Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 163

egiteko eginbeharrari muzin egiteko aitzakia moduan. Kasu horretan, beren buruen aurka adierazpenik ez egiteko eta errudun direla ez aitortzeko konstituzio-eskubideaz baliatu ahal izango da beti (EKren 24.2 art.). Kasu horietan guztietan, gatazka sortzen da adierazpenak egiteko salbuespenaren eta delituak pertsegitzeko interes publikoaren artean. Doktrinaren gehiengoaren arabera, kasu bakoitzean inguruabarrak haztatu behar dira nagusi zein den erabakitzeko, edo informazio-askatasuna (horrek kazetariaren lanbide-sekreturako eskubideari lehentasuna emango lioke) edo justiziaren interesa (kazetaria adierazpenak egitera behartuko luke). Egile horiek arazoa konpontzeko aipatzen dituzten irizpideak bi dira: batetik, delituaren garrantzia, hori argitzeko lanbide-sekretua ezabatzea ezinbestekoa denean, eta, bestetik, iturria agertzeak delituak zapaltzeko edo prebenitzeko izan dezakeen benetako eragingarritasuna. Edozelan ere, Konstituzioak legera igortzen du, baina kazetarien lanbide-sekretuari dagokionez oraindik ez da ezer ezarri, kontzientzia-klausulari dagokionez ez bezala. 1.6. Aldez aurretiko zentsuraren eta administrazio-bahituraren debekua Konstituzioaren 20.2 artikuluan ezarri da aldez aurretiko zentsura egiteko debekua, eta 20.5 artikuluan, argitalpen, grabazio eta bestelako komunikabideen bahitura egiteko debekua, ebazpen judizialaren bidez bakarrik erabaki daitekeena. Bi bermeek 20.1 artikuluan aipatutako eskubide guztiak egikaritzea babesten dute eta, beraz, adierazpen-askatasunaren agerpen guztietara hedatzen dira. Aplikatzeko uneari dagokionez bereizten dira: aldez aurretiko zentsuraren debekuak eskubide horiek argitaratu edo zabaldu aurretik babesten ditu, eta agintariek informazio horiek aldez aurretik kontrolatzea saihesten du. Administrazio-bahituraren debekuak, aldiz, geroko uneari aipamen egiten dio, lana, programa, etab. eginda daudenean. Kasu horretan, gobernu-agintaritzak informazio horren banaketa, zabalkundea, etab. blokeatzea saihesten da, eta organo judizial batek hala erabakitzen duenean soilik egin daiteke hori. Ikus ditzagun bi bermeak banan-banan: a) Aldez aurretiko zentsuraren debekua: EKren 20.2 artikuluan aldez aurretiko zentsuraren mota guztiak egiteko debeku absolutua ezarri da. Manuaren berme-asmoarekin bat etorriz, Konstituzio Auzitegiak modu hedatzailean definitu du aldez aurretiko zentsuraren kontzeptua: zentsura hori espirituaren lan bat egitea edo zabaltzea murrizten duen edozein neurri izango litzateke, batez ere, lan hori aldez aurretiko azterketa ofizialaren mende uzten delako. Baina, horrez gain, informazioa zabaltzea saihestu edo debekatu gabe, murrizketa dakarten neurriak edo EKren 20.1 artikulura bildutako eskubideen egikaritzan disuasio-eragina dutenak sartuko li407

Konstituzio zuzenbidearen.indd 407

12/11/07 11:50:06


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu