erabiltzea baimentzeko arauketa sortzeko, kasuan-kasuko mugak kontuan hartuta. Amaitzeko, azken gogoeta egin behar da komunikazio publikoko enpresen jabetza pilatzearen fenomenoaren inguruan, prentsan, irratian, telebista pribatuan, etab. gertatzen dena. Modu horretan, informaziorako eta komunikaziorako multimedia komunikabideen benetako oligopolioak sortzen dira, eta horiek informazio-askatasunerako ezkutuko baina benetako mehatxua izan daitezke. Izan ere, kasu horretan, komunikabide asko egon arren, baliteke informazio-aniztasuna ez bermatzea, interes ekonomiko ilunak eta iritzi publikoaren kontrola baino. 1.5. Kazetarien kontzientzia-klausula eta lanbide-sekretua EKren 20.1 d) artikuluan, informazio-askatasuna aitortu ondoren, horri lotutako bi eskubide aipatu dira: kazetarien kontzientzia-klausula eta lanbide-sekretua, eta horiek garatzeko legera jotzen du. Titulartasunari dagokionez, EKn esanbidez ezarri ez arren, ez zaie herritar guztiei aipamen egiten, informazio-askatasuna modu profesionalean egikaritzen dutenei baino, hau da, kazetariei. Biak banan-banan aztertuko ditugu: a) Kontzientzia-klausula kazetari guztiek lanbide-osotasuna eta -duintasuna defendatzeko duten eskubide subjektiboa da, kazetariak bere iritzien aurkako printzipio ideologikoak dituen komunikabidean lan egitea saihesteko. Hau da, kazetariek euren lanbide-eginkizuna garatzean duten independentzia babestu nahi da, horiek iritziak emateko duten eskubidea, horien lanbide-etika, askatasun ideologikoa eta, azken buruan, informazioaskatasuna (horri dagokionez, kontzientzia-klausulak izaera instrumentala du), iritzi publiko askea eratzeko bermea baita. Konstituzio Auzitegiak esan duen moduan, informazio-askatasuna estatu demokratikoan iritzi publiko askearen berme moduan babestu nahi da, eta saihestu egin nahi da komunikazio-enpresek, informazio-askatasuna egikaritzean, enpresako profesionalek askatasun hori egikaritzeko duten eskubidearen xedeari kalte egitea, eurak ere informazio-askatasunaren titularrak baitira. Modu horretan, saihestu egingo litzateke ÂŤkazetaritza-enpresaren barne zentsuraÂť izenekoa. Azken xedea komunikabideko profesionalak informazio guztia komunikatzen duela bermatzea da, eta horrela, aniztasuna zaintzen laguntzea, manipulaziorik gabeko iritzi publikoa eratzeko aukerak indartuz eta komunikazioaren ÂŤmerkatuakÂť, egitura bera dela-eta, sor dezakeen isiltzeeragina saihestuz (azaroaren 8ko 199/1999 KAE). Legegileak eskubide hori ekainaren 19ko 2/1997 Lege Organikoan arautuz garatu du. Hain zuzen ere, Lege Organiko horrek informazioko profesionalen kontzientzia-klausula arautu du. Hori dela bide, informazioaren pro404
Konstituzio zuzenbidearen.indd 404
12/11/07 11:50:06