Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 153

14. ikasgaia

Esparru publikoko eskubide eta askatasunak

1. Adierazpen-askatasuna 1.1. Sarrera EKren 20. artikuluan, adierazpen-askatasunaren babesa esangura zabalean arautu da, eta hori osatzen duten eskubide desberdinak bildu eta konstituzio-aitorpen zehatza eman zaie. Modu horretan, esangura zabalean, adierazpen-askatasunaren barruan, eskubide hauek aipa ditzakegu: adierazpen-askatasuna esangura hertsian (norbere ideiak eta iritziak askatasunez adierazteko eskubide moduan ulertuta); sortze literario, artistiko, zientifiko eta teknikorako askatasuna; katedra-askatasuna (zehazki irakasleei lotuta dagoen adierazpen-askatasun moduan ulertuta —hezkuntzaeskubidearekin batera aztertuko dut, arrazoi sistematiko nabarmenak direla bide—) eta informazio-askatasuna (egiazko informazioa askatasunez komunikatu eta jasotzeko eskubide moduan ulertuta). Eskubide horien guztien garrantzia oso handia da, horiei esker komunikazio askea egin daitekeelako, eta konstituzio-jurisprudentziak behin eta berriro esan duen moduan, komunikazio publiko askerik gabe ez dago gizarte askerik, gainerako eskubideak benetako edukirik gabe geratuko lirateke eta. Hori dela eta, eskubide horiek lehentasun-izaera dute (KAE hauek: martxoaren 16ko 6/1981; martxoaren 31ko 12/1982; otsailaren 22ko 6/1982; uztailaren 17ko 104/1986; abenduaren 16ko 159/1986; otsailaren 15eko 20/1990, etab.). Adierazpen-askatasuna esangura zabalean eskubide klasikoa da, XVIII. mendeko eskubideen adierazpenetan agertzen delako, eta izaera negatiboa du, hau da, askatasun-esparru bat babesten du, eta horren barruan askatasuna ezin da inola ere ukitu. Baina izaera negatiboa duen arren eta 397

Konstituzio zuzenbidearen.indd 397

5/12/07 11:44:27


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.