Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 138

erabiltzailea eta komunikazioaren iturria identifikatzeko beharrezkoak direnak dira, ez komunikazio elektronikoen edukiak). Datuok nazioko agintariei emango zaizkie, kasu zehatzetan eta herrialde bakoitzeko legeriarekin bat etorriz, betiere, datu horiek delitu larriak hauteman, ikertu eta pertsegitzeko erabiltzen badira, delitu horiek estatu kide bakoitzeko nazioko legerian nola definitzen diren kontuan hartuta (neurria, funtsean, terrorismoarekin eta krimen antolatuarekin lotutako kasuetarako pentsatuta dago). Aukera horren abusuaren aurrean berme bat ere ezarri du; zigor arloko edo administrazio arloko neurriak hartzea eskatzen du zuzentarauak baimentzen ez dituen erabilerak pertsegitzeko, eta herrialde bakoitzean prozesu osoaren kontrolaren erantzulea izango den agintari publiko bat egongo dela ezarri du. Ildo horretatik, badago lege berri bat, urriaren 18ko 25/2007 legea, komunikazio elektronikoei eta komunikazioen sare publikoei buruzko datuak gordetzekoa. Amaitzeko, egoitzaren bortxaezintasunerako eskubidea aztertzean ikusi dugun moduan, maiatzaren 6ko 2/2002 Lege Organikoak, Inteligentzia Zentro Nazionalaren (IZN) aurretiazko kontrol judiziala arautzen duenak, epailearen kontrol berezia ezarri du IZNren jardueretarako, betiere, horiek komunikazioen sekretua ukitu ahal badute. Horretarako, baimen judiziala eskatzeko prozedura berezia egongo da postazko komunikazioak, telegrafikoak nahiz telefono bidezkoak edo beste mota batzuetakoak begiratzeko edo horietan esku hartzeko. Prozedura berezi horrek gehienez hiru hilabete iraungo ditu, eta epea ondoz ondoko aldi berdinetan luzatu ahal izango da horretarako beharrizana badago. Esanbidez ezarri da Estatu-idazkariak, Inteligentzia Zentro Nazionaleko zuzendariak, aipatu berri dugun baimena dela bide lortutako informazioei dagokien materiala berehala suntsitzeko aginduko duela, baldin eta horiek baimen horrekin zerikusirik ez badute. 8. Bizilekua askatasunez aukeratzeko eta nazio-lurraldean zehar zirkulatzeko eskubidea eta Espainian askatasunez sartu eta bertatik irteteko eskubidea EKren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, espainiarrek eskubidea dute, beren bizilekua askatasunez aukeratzeko eta nazio-lurraldean zehar zirkulatzeko, baita Espainian askatasunez sartu eta bertatik irteteko ere, betiere, legeak ezarritakoaren arabera. Espainian askatasunez sartu eta bertatik irteteko eskubidea ezin dute mugatu arrazoi politiko edo ideologikoek. Aztertu beharreko lehen alderdia eskubide horien titulartasunari buruzkoa da. Konstituzio-testuari hitzez hitz erreparatuz gero, badirudi pertsona fisikoei buruz ari dela. Zehatzago esanda, artikulua espainiarrei buruz ari 382

Konstituzio zuzenbidearen.indd 382

5/12/07 16:35:21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu