kasu horietan izan ezik, eskubide hori urratzearen ondorioa argia da: ZKren 202-204. eta 534. artikuluetan ezarritako delituetako bat egitea (bizilekua, pertsona juridikoen egoitza bortxatzea, etab.). Horren arabera, oinarrizko eskubidea urratuta lortutako frogak baliogabeak izango lirateke (KAE hauek: maiatzaren 31ko 94/1999; uztailaren 22ko 139/1999; irailaren 27ko 161/1999; maiatzaren 29ko 136/2000). Modu berean, eskubide hori oro har eten daitekeela ere adierazi behar da, EKren 55.1 artikuluak salbuespen- edo setio-egoeretarako (ASSELOren 17. eta 32. art.) eta gizabanako jakin batzuentzako (EKren 55.2 art.) ezarri duen moduan, beharrezko den esku-hartze judizialarekin eta Parlamentuak kontrol egokia eginez, banda armatuen edo elementu terroristen jardunari buruz ikerketak egiten direnean. Modu horretan, PKLren 553. artikuluan ezarritakoaren arabera, poliziako agenteek, euren agintea baliatuz, berehala atxilotu ahal izango dituzte zenbait pertsona, horien aurka espetxeratze-manamendua eman denean; ageri-ageriko delitua egiten ustekabean harrapatu dituztenean; delitugilea, agintaritzako agenteek pertsegituta, etxeren batean ezkutatu edo babestu denean, edo terrorismo edo banda armatuen kasuan, salbuespen nahiz presako beharrizan-kasuak direnean, ezkutatzeko edo babesteko tokia edo egoitza edozein izanik ere; horrez gain, aipatu tokiak ere miatu ahal izango dira eta efektuak eta tresnak okupatu, eta horren kontu-arrazoiak berehalakoan emango zaizkio epaile eskudunari. Amaitzeko, maiatzaren 6ko 2/2002 Lege Organikoak, Inteligentzia Zentro Nazionalaren (IZN) aurretiazko kontrol judiziala arautzen duenak, kontrol judizial berezia ezarri du egoitzaren bortxaezintasuna ukitu dezaketen IZNren jardueretarako. Kasu horietan, baimen judiziala eskatzeko prozedura zehatza dago, eta horretarako eskatutako neurrien gehieneko epea hogeita lau ordukoa da, beharrizan-egoeretan ondoz ondoko aldi berdinetan luza daitekeena. 7. Komunikazioen sekretua Bizitza pribatuaren bermearen barruan, EKren 18.3 artikuluan komunikazioen sekretua bermatu da. Berme hori gaur egun eskura dauden bitartekoekin egindako interkomunikazio pribatuko prozedura guztietara hedatzen da. Konstituzioan ohikoenak esanbidez aipatu dira (ÂŤbereziki, posta, telegrafo eta telefono bidezkoenaÂť), baina guztiak babestu dira, bai gaur egun daudenak (posta, telefonoa, faxa, bideotelefonoa, posta elektronikoa, etab.), bai etorkizunean egon daitezkeenak. Konstituzio Auzitegiaren esanetan, EKren 18.3 artikuluko komunikazioen sekreturako oinarrizko eskubidean ÂŤmodu inplizituan, komunikazioen askatasuna jaso da eta, esanbidez, horien sekretua; ildo horretatik, besteen komunikazioak bidean 379
Konstituzio zuzenbidearen.indd 379
12/11/07 11:50:01