Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 127

norberaren irudirako eskubidea urratzeagatik ÂŤpertsona ospetsueiÂť haien baimenik gabe argazkiak ateratzearen ondorioz. Kopuru horiek, esaterako, heriotza eragin duen zirkulazio-istripu batetik eratorritako erantzukizun zibilaren kasuan baino askoz handiagoak dira). Esan beharrekoa da kalte-ordainen kopuru handiak ez duela esan nahi norberaren irudirako eskubidea bizitza-eskubidea baino gehiago baloratzen denik; horren ordez, ikusi berri dugun argazkien adibidean, kalte-ordainerako ezarritako irizpideen artean, lortutako onura ekonomikoak daude, eta irizpide hori ezinbestekoa da komunikabide batzuentzat eskubide horiek urratzea errentagarria izan ez dadin. Hala gertatuko litzateke, adibidez, urratze horretatik lortutako onura ekonomikoak bidegabeko esku-sartzea egiteagatik ordaindu beharreko kalte-ordaina baino handiagoak izango balira. Beste muturrean, kalte-ordain handiei lotutako abusu-eginerak saihesteko, epaileek horiek modulatu eta kasu horietan gerta daitezkeen gehiegikeriak zuzendu ditzakete. Irizpide orokorraren arabera, inor ezin da aberastu eskubide horiek urratuta. Amaitzeko, antolamendu juridikoak babesik zorrotzena, hau da, bide penala, ohorerako eta intimitaterako eskubideen aurkako atentaturik larrienetarako erreserbatu du. Horrela, adibidez, ohorerako eskubideari dagokionez, Zigor Kodean irain-delituak (208. art. eta h.) eta kalumnia-delituak (205. art. eta h.) tipifikatu dira. Bestalde, intimitateari dagokionez, hauek jaso dira: bizilekua bortxatzea eta pertsona juridikoen egoitzan baimenik gabe sartzea, etab. (202. art. eta h. eta 534. art.), sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea (197. art. eta h.), funtzionario publikoek gutuneria pribatuaz, postakoaz nahiz telegrafiazkoaz jabetzea, telekomunikazioen artean esku sartzea, telefonoko elkarrizketak entzutea, etab. (535. art. eta h.). 5. Izaera pertsonaleko datuak babesteko eskubidea Aztertu berri ditugun eskubideekin, batez ere, intimitaterako eskubidearekin, estu-estutik lotuta, EKren 18.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ÂŤLegeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea, eta norberaren nahiz familiaren intimitatea, eta horien guztien eskubideen egikaritza osoa bermatzekoÂť. Bestalde, Herri Administrazioei dagokienez, EKren 105 b) artikuluaren arabera, legeak arautuko du herritarrak artxibo eta erregistro administratiboetara sartzea. Espainiako legegileak konstituzio-manu hori Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bidez garatu du (aurrerantzean, DBLO). Horretarako, hurrengo hauek hartu ditu kontuan: Konstituzioko aipatu artikuluak; Europako Kontseiluaren Hitzarmenean izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatuaren aurrean pertsonak babesteari dagokionez ezarritakoa, 1981eko urtarrilaren 28an; Europako Par371

Konstituzio zuzenbidearen.indd 371

12/11/07 11:50:00


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu