Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 122

ra zehatzailea eten egin behar da zigor arloko auzitegiek horren inguruko ebazpena eman arte. 4. Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta bakoitzaren irudirako eskubidea EKren 18.1 artikuluan ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta norberaren irudirako eskubidea bermatu dira. Hiru eskubide desberdin dira, eta elkarrekin jorratu dira, xede berbera dute-eta: bizitza pribatua babestea. Nortasunari lotutako eskubideak dira, EKren 10. artikuluan aitortutako gizabanakoaren duintasunari datxezkio eta (abenduaren 2ko 231/1988 KAE). Konstituzioan dimentsio bikoitzarekin jaso dira: oinarrizko eskubide moduan (18.1 art.) eta beste eskubide batzuen muga moduan, adibidez, adierazpen- eta informazio-askatasuna (EKren 20.4 art.). Hain zuzen ere, ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideen eta askatasun- eta informazio-askatasunen arteko ohiko gatazken ondorioz, konstituzio-jurisprudentzia ugari sortu da. Jarraian, jurisprudentzia hori labur eta zehatz azaltzen ahaleginduko naiz. Eskubide horien eduki zehatzari dagokionez eta ohorerako eskubidetik hasita, Konstituzio Auzitegiak esan du pertsona baten izen ona babesten duena dela, besteen aurrean balioa galtzea eragin dezaketen adierazpen edo mezuen aurrean babestuz, pertsona horren izen ona galtzea edo gutxiestea eragiten dutelako iritzi publikoaren arabera iraingarriak izateagatik (otsailaren 26ko 49/2001 KAE). GEEAren jurisprudentziari jarraituz (GEEAE hauek: 1987ko abenduaren 7koa —Handsyde kasua-; 1986ko uztailaren 8koa —Lingens kasua—; 1989ko otsailaren 22koa —Barford kasua—; 1992ko apirilaren 23koa —Castells kasua—; 1999ko maiatzaren 20koa —Bladet Troms eta Stensaas kasua—, etab.), Konstituzio Auzitegiak, jurisprudentzia oparoan (KAE hauek: ekainaren 6ko 105/1990; ekainaren 8ko 85/1992; otsailaren 13ko 42/1995; azaroaren 25eko 204/1997; urtarrilaren 17ko 11/2000; abenduaren 11ko 297/2000, etab.), ohorerako eskubidearen eta adierazpen- eta informazio-askatasunen arteko gatazkari dagokionez, argi utzi du adierazpen- eta informazio-askatasunek ez dutela babesten egiazkoak ez diren egitateak edo oinarririk gabeko zurrumurru, asmakizun edo iradokizunak zabaltzea, eta ez dituztela onartzen adierazpen iraingarri edo laidogarriak, baina bai informazio gogaikarri eta mingarriak onartzen dituztela, betiere, esandakoa edo zabaldutakoa iraingarria, izena belztekoa ez bada edo pertsonarentzat laidogarria edo umiliagarria ez bada (abenduaren 9ko 232/2002 KAE). Intimitaterako eskubideari dagokionez, Konstituzio Auzitegiak, jurisprudentzia ugarian esan du intimitaterako eskubidearen xedea gi366

Konstituzio zuzenbidearen.indd 366

12/11/07 11:50:00


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu