tan laguntza ez du ematen askatasunez izendatutako abokatuak, ofizioz izendatutakoak baino. 3.1.4. Atxilotzearen berme judiziala: «habeas corpus» prozedura EKren 17.4 artikuluan berme judizialaren prozedura ezarri da askatasungabetzea eta horren baldintzak egokiak diren erabaki eta legearen aurkako atxilotzeak saihesteko, «habeas corpus» izenekoa. Legera igortzen du prozedura hori arautzeko, norbait legearen aurka atxilotzen denean, pertsona hori berehala agintari judizialaren esku jartzeko. Hain zuzen ere, EKren 17.4 artikulua «Habeas Corpus» prozedura arautzeko maiatzaren 24ko 6/1984 Lege Organikoak (HCLO) garatu du. Dakigunez, «habeas corpus» prozeduraren jatorria eta izendapena konstituzionalismo britainiarretik eta bertako «Habeas Corpus» Lege mitikotik dator (hala ere, beste sistema juridiko batzuetan antzeko erakundeak daude, esaterako, Aragoiko Justiziaren aurreko agerraldi-prozesu izenekoa Aragoiko zuzenbide historikoan, edo Bizkaiko Foruko prozesuko bermeak euskal zuzenbide historikoan, HCLOren aitzinsolasean esanbidez aitortu den moduan). Latineko izenak (habeas corpus) lege ingelesaren testuko lehen hitzei aipamen egiten die. Legean ezarri zen atxilotua fisikoki epailearen aurrera eraman behar zela horrek prozedura eta atxilotzearen baldintzak kontrolatu zitzan eta askatasun-gabetzeak aurrera egin behar zuen edo ez eta zer baldintzatan erabakitzeko, edo, bestela, atxilotua aske utzi behar zen erabakitzeko. Bistan denez, prozedura hori araubide demokratiko guztietan orokortu da. Espainiako antolamendu juridikoan, HCLOn prozedura berezia ezarri da atxilotzea legearen aurkakoa dela alegatzen duen atxilotua berehala epailearen esku jartzeko, epaileak erabaki dezan askatasun-gabetzea edo horren baldintzak legearen araberakoak diren edo ez. Prozedura azkarra da (azkar bideratzen da), erraza eta batere formalista (idatziz eska daiteke, baina ahozko agerraldia ere egin daiteke, epaile eskudunak ofizioz ere abiatu dezake, eta ez da nahitaezkoa abokatua eta prokuradorea aurrean egotea), orokorra (partikular batek edo agintaritzaren agente batek ezin du alde batera utzi epaileak atxiloketaren legezkotasuna kontrolatzea, eta prozedura abiatzeko legitimazioa oso zabala da) eta unibertsala (legearen aurkako atxiloketak ukitzeaz gain, hasieran legezkoak izanda legearen aurka luzatzen direnak edo legearen aurkako baldintzetan egiten direnak ere ukitzen ditu). Konstituzio Auzitegiak azpimarratu du hori zuzenean lotuta dagoela EKren 17.2 eta 17.3 artikuluetan jasotako bermeekin, hain zuzen ere, atxilotuaren eta akusatuaren eskubideak aitortzen dituzten horiekin (martxoaren 5eko 31/1985 KAE; urriaren 7ko 107/1985 KAE; uztailaren 10eko 98/1986 KAE; otsailaren 10eko 21/1997 KAE; irailaren 27ko 174/1999 KAE, etab.); esparru militarrean ere aplika357
Konstituzio zuzenbidearen.indd 357
12/11/07 11:49:58