Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 110

da armatuekin edo osagai terroristekin zerikusia duten pertsonek egindako delituen kasuan, adingabeei PKLren 520 bis artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie, baina kasuan kasuko xedapenak erabakitzeko epaile eskuduna adingabeen epailea izango da. Atzerritarren kasuan, Estradizio Pasiboaren Legean atxilotzea aurreneurrizko neurri moduan ezartzeko aukera ezarri da (8. art. eta h.). Bestalde, Atzerritartasunaren Lege Organikoaren (ALO) 61. artikuluan ezarritakoaren arabera, kautelazko atxiloketa gehienez 72 ordukoa izan daiteke eta kanporatze-prozedurari lotutako atzerritarrak agindu judizialaren bidez espetxeak ez diren zentroetan barneratzea gehienez 40 egunekoa, Konstituzio Auzitegiak arlo horretan duen jurisprudentziari jarraituz (uztailaren 7ko 115/1987 KAE; irailaren 29ko 144/1990 KAE; otsailaren 27ko 53/2002 KAE). Amaitzeko, martxoaren 14ko 3/2003 Legean, atxilotzeko eta emateko Europako aginduari buruzkoan («Euro Agindua» izenekoa), 13. artikuluan ezarri da agindu horrek ukitutako pertsonaren atxiloketa PKLn ezarritako moduan eta betekizun eta bermeekin egin behar dela. Edonola ere, argi izan behar da Konstituzioan ezarritakoaren arabera atxilotzea ezin daitekeela egitateak argitzeko ikerketek zenbat iraun behar eta hori baino luzeagoa izan (konstituzio-jurisprudentziak «epe erlatibo» izendatu duena), eta nolanahi den ere, jurisprudentziak «gehieneko epe absolutu» deitzen duena hirurogeita hamabi ordukoa dela (banda armatuen eta terrorismoaren kasuan izan ezik). Horrenbestez, ikerketak gehieneko epe absolutuaren aurretik amaituko balira, atxilotua aske edo epailearen esku utzi behar da; izan ere, bestela, atxilotzea luzatuz gero, EKren 17.2 artikulua urratuko litzateke. Konstituzio Auzitegiaren esanetan: «epe horiei erreparatuz, 17.2 artikulua urratu daiteke ez bakarrik gehieneko epe absolutua gainditzeagatik, hau da, askatasun-gabetzetik hirurogeita hamabi ordu bete ondoren atxilotuak gobernu-agintaritzaren edo horren agenteen kontrolpean jarraitzen duelako, baita gehieneko epe absolutu hori igaro ez arren epe erlatiboa gainditzen denean ere, egitateak argitzeko ikerketak egin direnez gero, atxilotzea beharrezkoa ez delako eta, hala ere, atxilotua askatu ez eta agintaritza judizialaren esku uzten ez delako» (azaroaren 24ko 224/1998 KAE; azaroaren 27ko 288/2000 KAE; azaroaren 25eko 224/2002 eta otsailaren 23ko 23/2004). 3.1.3. Atxilotzearen konstituzio-bermeak EKren 17.3 artikulura atxilotzearen konstituzio-bermeak bildu dira. Horien xedea defentsa-gabezia oro saihestea eta, nola ez, atxilotuaren osotasuna erabat bermatzea da. Lehenengo eta behin, atxilotuari berehala eta modu ulergarrian jakinarazi behar zaizkio bere eskubideak eta atxilotzearen arrazoiak. PKLren 520. artikuluak, konstituzio-manua garatzen duen ho354

Konstituzio zuzenbidearen.indd 354

12/11/07 11:49:58


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.