Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 10

konduz gero, pertsona horiek eta oinordekoak koroaren oinordetzatik kanpo geratuko ziren; 59. artikuluan ezarritako kasuan erregeordetza izango zuten pertsonak izendatuko ziren, baita erregearen tutorea ere 60. artikuluan ezarritakoaren arabera; koroaren oinordetzari buruz erabakiko zuten oinordetza-lerroak agortuz gero, 57.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta abdikazioen, uko-egiteen edo koroaren oinordetzari buruzko zalantzen inguruko guztia ebazteko eskudunak ziren, lege organiko baten bidez. Azken buruan, Konstituzioan Espainiako estatuaren eredu politikoa «parlamentu-monarkia» dela esaten denean, bi kategoria desberdin adierazpen bakarrean bateratu dira, eta monarkia-estatuaren buruzagitzari eta parlamentu bidezko gobernu-sistemari buruz ari dela esan dezakegu. 5. Nazioaren batasuna eta nazionalitate eta erregioen autonomiaeskubidea Konstituzioaren 2. artikuluan, Espainiako nazioaren batasuna jaso da (Konstituzioa Espainiako nazioaren batasun zatiezinean oinarritzen da, hura baita espainiar guztien aberri erkide eta banaezina) eta Espainia osatzen duten nazionalitate eta erregioen autonomia-eskubidea aitortu eta bermatu da, bai eta horien guztien arteko elkartasuna ere. Espainiako nazioaren batasuna zer den ulertzeak ez ditu interpretazio-arazo handiak planteatzen, nahiko argi baitago zer esan nahi izan zuen konstituziogileak; hala ere, nazionalitate eta erregioen autonomia-eskubidea ez zen behar den moduan zehaztu, eta horren eraginez, askotariko interpretazioak egin dira, eta gaur egun ere eztabaida bizi-bizi dago. Adibide batzuk ipintzearren, gaur egun oraindik hainbat alderdiren inguruan eztabaidatu egiten da, besteak beste: Espainiako estatuaren barruan «nazioei» buruz hitz egin daitekeen edo ez, edo nazio bakarra dagoen; zer esangura eta ondorio dituen konstituziogileak nazionalitateak eta erregioak bereizteak, horrek tratamendu bereziak eragin behar ote dituen kalifikazio horren arabera, lurralde-ereduak simetrikoa edo «asimetrikoa» izan behar duen, gaur egun puri-purian dagoen terminologia erabiliz..., «autodeterminazio-eskubide» eztabaidatua nazionalitateetatik edo nazioetatik atera daitekeen, terminologia bata edo bestea erabiliz. Azken gai horri dagokionez, gaia konstituzio-testuari buruzko eztabaidan planteatu zen, eta testuan eskubide hori sartu nahi izan zuten zuzenketak bertan behera utzi ziren eta, horrenbestez, eskubide hori ez zen Konstituziora bildu. Era berean, ez zen argi geratu ea nazionalitateak tradizioz «historiko» deitutakoak bakarrik ziren, hau da, euskalduna, katalana eta gailegoa, edo kontzeptua beste erkidego batzuei buruz hitz egiteko ere erabili zitekeen. Konstituzioan nazionalitate eta erregioen izenak ere ez ziren sartu (izatez, gaur egungo go254

Konstituzio zuzenbidearen.indd 254

12/11/07 11:49:42


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.