Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 109

psikiatria-establezimenduetan barneratzetik eratorritako askatasun-gabetzeak. Azken kasu horretan, GEEAk eskatu du zorotasuna modu sinesgarrian frogatuta egotea, zorotasun hori oso larria izateagatik barneratzea justifikatuta egotea, eta barneratzea nahasmendua desagertzean amaitzea. Betekizun horiek guztiak Konstituzio Auzitegiak bere gain hartu ditu (1979ko urriaren 24ko GEEAE —Winterwerp kasua-, 1990eko irailaren 27koa —Wassink kasua—, eta ekainaren 8ko 112/1988 KAE). 3.1.2. Atxilotzearen mugak Atxilotzearen mugei dagokienez, EKren 17.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, aurreneurrizko atxiloketak ezin izango du iraun, egitateak argitzeko ikerketek zenbait iraun behar eta hori baino gehiago; betiere, gehienez hirurogeita hamabi ordu igaro ondoren, atxilotua askatu egingo da, edo, bestela, agintari judizialaren esku jarriko da. Hori PKLren 550.1 artikuluak zehatz jaso du. Beraz, gehieneko muga hirurogeita hamabi ordukoa da. Hala ere, EKren 55.2 artikuluan salbespen-araubidea ezarri da, banda armatuen edo elementu terroristen jardunari buruz ikerketak egin ahal izateko, eta garapeneko Lege Organiko batera igortzen du. Horrela, maiatzaren 25eko 4/1988 Lege Organikoak PKL eraldatu zuen eta, gaur egun, azken horren 520 bis artikuluaren 1. paragafoan ezarri da, banda armatuekin edo elementu terroristekin zerikusia duten pertsonek egindako delituak epaile eskudunaren esku utziko direla (Instrukzioko epaile zentrala) atxilotu eta hurrengo hirurogeita hamabi orduen barruan, baina atxilotze hori ikerketa-xedeetarako beharrezkoa den aldi guztian luza daitekeela, gehienez berrogeita zortzi ordu gehiago, betiere, luzapen hori epaileari eskatzen bazaio komunikazio ziodunaren bidez, atxilotzea gertatu eta lehenengo berrogeita zortzi orduen barruan. Epaileak luzapen hori baimendu edo baztertu egin behar du hurrengo hogeita lau orduen barruan, ebazpen ziodunaren bidez. Bestalde, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren 17.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, poliziako funtzionarioek adingabea atxilotzen dutenean, atxiloketa horrek ezin du iraun egitateak argitzeko zein ikerketa burutu eta ikerketa horietarako behar-beharrezkoa den denbora baino gehiago; eta, edozein kasutan, hogeita lau orduko gehieneko epean, adingabe atxilotuari askatasuna eman behar zaio edo Fiskaltzaren esku utzi behar da. Adingabea Fiskaltzaren esku utziz gero, horrek ebazpena eman beharko du atxiloketa noiz gertatu eta hurrengo berrogeita zortzi orduetan; ebazpena izango da adingabeari askatasuna emateari buruz, hezkuntza- eta familia-esparruetan zuzentzeagatik espedientearen hasierari uko-egiteari buruz edo espedientea hasteari buruz. Fiskaltzak adingabeen epaile eskudunaren esku utziko du adingabea, eta horri kautela-neurri egokiak hartzeko eskatuko dio. Ban353

Konstituzio zuzenbidearen.indd 353

12/11/07 11:49:58


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.