(Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena, 1789koa), Ipar Amerikakoa (Virginia Herri Onaren Eskubideen Adierazpena eta Amerikako Estatu Batuen Independentzia Adierazpena, 1776koa, eta 1787ko Konstituzioa) eta zuzenbide historikoa (Aragoiko Justiziaren aurrean egindako agerraldi-prozedura, Bizkaiko Foruko berme prozesalak, etab.). Artikulu horrek babestutako bi eskubideak hauek dira: batetik, askatasun pertsonala, «askatasun fisiko» moduan ulertuta, hau da, askatasuna nahikeriazko atxiloketaren, kondenaren edo barneratzearen aurrean (otsailaren 18ko 22/1988 KAE; ekainaren 8ko 112/1998 KAE; martxoaren 29ko 61/1990 KAE); eta, bestetik, segurtasun pertsonala, askatasun pertsonala murriztu edo arriskuan jar dezaketen atxilotze-neurrietatik eta antzeko beste neurri batzuetatik eratorritako asalduren gabezia moduan ulertuta (urtarrilaren 31ko 15/1986 KAE eta uztailaren 16ko 126/1987 KAE). Azken finean, gizabanako guztiek euren jokabidea askatasunez zehazteko eta aske jarduteko aukera dute, hirugarrenen aldetik eta, batez ere, botere publikoen aldetik esku-hartzerik izan gabe. Eskubide horiek errazago ezagutzen dira alderdi negatibotik; izan ere, antolamendu juridikoan ezarri da zein kasutan eta zein betekizunekin mugatu daitezkeen. Hori dela eta, betekizun horiek betetzen ez dituzten askatasun-kentze guztiak EKren 17. artikuluan aitortutako oinarrizko eskubidearen urratzeak izango dira. «Askatasun-kentze» kontzeptuari dagokionez, Konstituzio Auzitegiak hurrengoa esan du: «... EKren 17.1 artikuluan, gizabanakoaren askatasuna ez da eskubide absolutua eta murrizketarik jasan ezin duena. Legeak soilik ezar ditzake askatasuna kentzeko kasuak eta modua; lege-erreserba horrek, murriztea edo kentzea salbuespenezkoa denez gero, proportzionaltasuna eskatzen du askatasun-eskubidearen eta askatasun horren murrizketaren artean. Modu horretan, baztertu egiten dira —legean ezarrita egon arren— arrazoizkoak ez diren askatasun-murrizketak, eskubidearen eta horren mugaketaren arteko oreka hausten badute» (abenduaren 11ko 178/1985 KAE). Delitua dela-eta askatasuna kentzea behin-behinekoa izan daiteke, ordu batzuetakoa edo egun batzuetakoa (atxilotzea), edo iraunkorragoa (behin-behineko espetxealdia —aurreneurrizko espetxealdi ere deitua-, baimen judiziala behar duena), edo behin betiko izaera izan dezake (kondena judizial irmoa dagoenean). 3.1. Atxilotzea 3.1.1. Askatasunaz gabetzea eta atxilotzea Lehenengo atal honetan, bi kasu hauetako lehenengoa aztertuko dugu: atxilotzea. Konstituzio Auzitegiak hurrengoa ulertu du: «...atxilotze-egoera 351
Konstituzio zuzenbidearen.indd 351
12/11/07 11:49:57