batean. Hala ere, botere publikoek kontuan hartuko dituzte Espainiako gizartearen erlijio-sinesmenak, eta beste erlijioekin lankidetza-harremanak izango dituzte, Konstituzioan ezarri den moduan. Azken horrek ez du esan nahi erlijioek estatu-izaera hartzen dutenik; horren ordez, aitortu egiten da erlijioaren esparruan dagoen errealitate soziologikoa. Horretatik ondorioztatu dezakegu erlijioaren esparruan ez litzatekeela onargarria izango ez horien aurkako politika ez horietan inolako interesik ez duen politika. Hori dela eta, adibidez, ikastetxe publikoetan erlijio-trebakuntza edo establezimendu publikoetan erlijio-laguntza ahalbidetzen da. Esangura horretan eta orain arte, estatuak akordioak sinatuta ditu Espainian ezarritako lau konfesio nagusiekin: Eliza Katolikoa (Espainiaren eta Egoitza Santuaren artean 1979ko urtarrilaren 3an akordioak sinatu ziren gai juridiko eta ekonomikoen, hezkuntzaren eta kultura-gaien inguruan, Indar Armatuetako erlijio-laguntzaren gainean eta apaiz eta erlijiosoen zerbitzu militarraren inguruan), Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioa, Espainiako Erkidego Israeldarren Federazioa eta Espainiako Batzorde Islamikoa (azken hiru erlijio horiekin, azaroaren 10eko 24, 25 eta 26/1992 Legeak direla bide). Lankidetza horren barruan, erlijio-sinesmenen finantzaketaren inguruko guztia nabarmendu behar da. Zergapekoek, nahi badute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan Estatuak erabakitako ehuneko finko bat esleitu diezaiokete konfesio bati; gaur egun, hala egin daiteke Eliza Katolikoarekin. Lankidetza EALOren 8. artikuluan ere agertzen da, Erlijio Askatasuneko Batzorde Aholkularia egotea ezarri baitu, gai horiek guztiak jorratzeko. Batzorde hori osatzen dute, modu parekidean eta izaera egonkorrarekin, Estatuaren Administrazioaren ordezkariek, eliza, konfesio edo komunitate erlijioso nahiz horien federazioen ordezkariek eta trebetasun nabariko pertsonek. Estatuaren laguntzei dagokienez, erlijio bakoitzak Espainian duen ezarpenaren proportzionalak izan behar dute. Beraz, erlijiorik hedatuenak laguntzarik handiena jasoko du, eta hori ez da bereizkeriazkoa izango besteentzat. Horregatik, EKren 16.3 «in fine» artikuluak Eliza Katolikoa esanbidez aipatu du, baina gainerako erlijioak ahaztu gabe. 3. Askatasun eta segurtasun pertsonalerako eskubidea EKren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona guztiek dute askatasun eta segurtasunerako eskubidea. Eskubide horiek funtsezkoak dira estatu demokratiko batean, eta aurrekari moduan zuzenbide konparatuan oso ezagunak diren testuak dituzte. Gogoan izan, esaterako, konstituziozuzenbide britainiarra (1215eko Carta Magna, 1628ko «Petition of Rights», 1679ko «Habeas Corpus», eta 1689ko «Bill of Rights»), Frantziakoa 350
Konstituzio zuzenbidearen.indd 350
12/11/07 11:49:57