Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 103

edo psikiko ez-zilegiak jasan direla erakusten dute, jasaten dituenarentzat modu laidogarrian egindakoak, subjektuaren borondatea laidotzeko eta makurtzeko xedearekin» (ekainaren 27ko 120/1990 KAE). Zigor apalesgarriei dagokienez, Espainiako Konstituzio Auzitegiak esan du hurrengo hauek direla: «intentsitate jakin bateko sufrimenduak edo maila jakin bateko umiliazioa edo doilortze-sentipena eragiten dutenak, kondenak ezarri ohi duenetik desberdina eta handiagoa» (maiatzaren 22ko 65/1986 KAE; ekainaren 3ko 89/1987 KAE; uztailaren 4ko 150/1991 KAE; etab.). Debekua absolutua da bai torturaren kasuan, bai gizabidezkoak ez diren edo apalesgarriak diren tratuen kasuan, baita zigor apalesgarrien kasuan ere, eta ezin da inolako inguruabarrik aipatu justifikazio moduan, ez gerra, ez hierarkian gorago dagoenari zor zaion obedientzia, ez terrorismoa, etab. (1989ko uztailaren 7ko GEEAE —Soering kasua— eta 1992ko uztailaren 27ko GEEAE —Tomasi kasua—). Ildo beretik, tortura edo tratu txarrak erabiliz edo oinarrizko eskubideren bat urratuz lortutako froga guztiak erabat deusezak dira Espainiako antolamendu juridikoan (azaroaren 29ko 114/1984 KAE). Amaitzeko, jokabide horiek guztiak, esaterako tortura, tratu apalesgarriak eta osotasun moralaren aurkako delituak, Zigor Kodean esanbidez tipifikatuta daudela esan behar da (173. art. eta h.). Zuzenbide konparatuan (esaterako Erresuma Batuan) zenbait zalantza planteatu dira kasu batzuei lotuta, adibidez eskolako gorputz-zigorrei dagokienez. GEEAk adierazi du horietan ere tratu apalesgarria egon daitekeela, eragindako umiliazio eta doilorkeria mailaren arabera (1993ko martxoaren 25eko epaia —Costello-Roberts kasua—). Espetxe-araubideari erreparatuz, GEEAk —Konstituzio Auzitegiak horren jurisprudentziari jarraitu dio puntu honetan— onartu du espetxeetan araubide bereziak egotea segurtasun- eta diziplina-arrazoiengatik, baina modu grafikoan esan denez, horrek ez du esan nahi «justizia gelditu egiten denik espetxeen ateetan». Modu horretan, neurri horiek guztiak modu murriztailean arautu eta kontrol zorrotzaren mende jarri behar dira (1984ko ekainaren 28ko GEEAE —Campbell eta Fell kasua— eta urtarrilaren 21eko 2/1987 KAE). Gosegreban dauden espetxeratuak nahitaez elikatzea, haien bizitza arriskuan dagoenean, Konstituzio Auzitegiaren ustez ez da tortura, ezta ere gizabidezkoa ez den edo apalesgarria den tratua (ekainaren 27ko 120/1990 KAE eta urtarrilaren 17ko 11/1991 KAE). 2. Erlijio-, ideologia- eta kultu-askatasuna EKren 16. artikuluan bi askatasun desberdin aipatzen dira, oro har, pentsamendu-askatasunaren adierazpen direnak. Ideologia-askatasuna gizarteari eta erkidego politikoari buruz mota guztietako ideiak eta usteak 347

Konstituzio zuzenbidearen.indd 347

20/11/07 16:49:33


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.