Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 102

horiek gertatzeko arrisku hur-hurrekoa zegoela ulertu behar zen. EKren 15. artikuluaren idazketatik ondorioztatzen da konstituziogileak salbuespen bakarra ezarri zuela heriotza-zigorraren kasuan eta, gainera, hautazkoa zela, hau da, aplikatu zitekeen zein ez. Ikusi berri dugunez, 1995 arte, Espainiako zigor-legeria militarrak «gerraldirako» ezarri zuen. Hala ere, azaroaren 27ko 11/1995 Lege Organikoak, Zigor Kode Militarra eraldatu zuenak, aurkako aukera egikaritu zuen, hau da, gerraldian ere heriotza-zigorra indargabetu zuen. Hori dela eta, gaur egun, heriotza-zigorra erabat desagertu da antolamendu juridikotik. 1.4. Osotasun fisikorako nahiz psikikorako eskubidea eta tortura egiteko eta gizabidezkoak ez diren edo apalesgarriak diren zigor edo tratuak ezartzeko debekua Konstituzioan tortura egitea eta gizabidezkoak ez diren edo apalesgarriak diren zigor edo tratuak ezartzea zehazki debekatu da, bizitzaeskubideari eta giza duintasunari emandako babesaren ondorio logiko moduan. Hori dela eta, botere publikoek zaindu egin behar dute pertsona guztiek giza duintasunarekin bat datorren tratua jasotzea, eta modu berezian, pertsona horiek haien mende daudenean, bai modu iragankorrean (atxiloketaren kasuan), bai luzaroagoan (presoak, adingabeak beren kargura, gaixo ospitaleratuak, etab.). Torturaren eta Gizabidezkoak ez diren edo Ankerrak edo Apalesgarriak diren beste Tratu edo Zigor batzuen aurkako Konbentzioak, New Yorken 1984ko abenduaren 10ean egindakoak, honela definitzen du tortura: «funtzionario publikoek eurek, edo horien adostasunarekin edo baimenarekin, egindako egintza oro, pertsona bati min edo sufrimendu fisiko edo mentalak nahita egitea badakar, informazioa edo aitorpena lortzeko, edo pertsona hori derrigortzeko edo larderiatzeko baino ez». Nazioarteko zuzenbideari eta Europako zuzenbideari (Torturaren aurkako 1984ko aipatu Konbentzioa, Torturaren eta Gizabidezkoak ez diren edo Apalesgarriak diren Zigor edo Tratuen Prebentziorako Europako Konbentzioa, 1987ko azaroaren 26koa, eta horren protokolo gehigarriak, eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agiriko 3. eta 4. artikuluak) eta GEEAren jurisprudentziari jaramon eginez (1970eko urtarrilaren 18ko epaia —Irlanda Erresuma Batuaren aurka—; 1978ko apirilaren 25ekoa —Tyrer kasua— Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 3. artikulua interpretatzean), konstituzio-jurisprudentziak ezarri du tortura eta gizabidezkoak ez diren edo apalesgarriak diren tratuak eskala berekoak direla, eta egindako gaitzaren maila eta intentsitateari erreparatuz bereizten direla; izan ere, hurrengoa ezarri du: «... eskala beraren adigai mailakatuak dira, eta maila guztietan, xedeak edozein izanda ere, pairamen fisiko 346

Konstituzio zuzenbidearen.indd 346

12/11/07 11:49:57


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.