Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 100

Konstituzio Auzitegia gai horien guztien gaineko iritzia ematen hasi da, adibidez, abenduaren 19ko 212/1996 KAEn edo ekainaren 11ko 116/1999 KAEn, eta etorkizunean ere hala jokatzen jarraitu beharko du. Oraintsu, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agiriko 3. artikuluan, gizabanakoen osotasunerako eskubideari buruzkoan, eginera eugenesikoak eta gizabanakoak hautatzea xede duten eginerak esanbidez debekatu dira, giza gorputza edo horren atalak irabazizko objektu bihurtzea debekatu da eta gizakien ugaltze-klonazioa debekatu da. 1.2. Bizitzaren amaiera Heriotzari dagokionez, nahitaez jorratu behar den gaia eutanasiarena da. Lehenengo eta behin, bere bizitza amaitu nahi duena eta horretarako laguntza eman nahi diona bereizi behar dira. Bere bizitza amaitu nahi duenaren ikuspegitik (nork bere buruaz beste egitea), Espainiako zuzenbidean gizabanakoei bizitza amaitzeko eskubidea juridikoki aitortzen ez zaien arren (izatez, Konstituzio Auzitegiak esanbidez baztertu du EKren 15. art. interpretatzerakoan bizitza-eskubideak norbere bizitza amaitzeko eskubidea barnean hartzea —ekainaren 27ko 120/1990 KAE eta uztailaren 19ko 137/1990 KAE—), buruaz beste egiteko ahalegina ez da zigortzen politika kriminaleko arrazoiengatik, ez baitirudi onargarria buruaz beste egin nahi duena zigortzea huts egindako ahalegina egiteagatik. Pertsona bati hiltzen lagundu nahi dioten hirugarren pertsonen ikuspuntutik planteatzen dira benetako arazoak: Konstituzioaren arabera giza bizitza babesteko betebeharra dago eta horrek Estatuari eragotzi egiten dio buruaz beste egiteko lankidetza onartzea. Modu horretan, zehapena ezarriko zaio inor bere buruaz beste egitera induzitzen duenari eta pertsona batek bere buruaz beste egiteko beharrezko egintzekin laguntzen duenari (ZKren 143. art.). Konstituziojurisprudentziak (honezkero aipatutako 120/1990 KAE eta 137/1990 KAE) argi utzi du pertsona baten bizitza erakunde publikoen mende dagoenean zuzenean (gogoan izan dezagun presoen kasua), Estatuak horien bizitza zaindu behar duela eta ezin duela onartu, modu pasiboan bada ere, herritar horiek euren buruaz beste egitea, benetan hil nahi izan arren (adibidez, gose-greba amaiera arte eginez); Giza Eskubideen Europako Auzitegiak beste horrenbeste esan du zentro psikiatrikoetan barneratuta dauden gizabanakoei dagokienez (1992ko irailaren 24ko GEEAE —Herczegfalvi kasua—). Izatez, Auzitegiek gizabanako horiek nahitaez elikatzea justifikatu dute, betekizun jakin batzuk betetzen badira eta pertsona horien askatasuna eta duintasuna errespetatzen dituzten muga batzuk ezarriz (esaterako, elikatze parenterala soilik baimendu da, eta hiltzeko arrisku larria dagoenean bakar-bakarrik). 344

Konstituzio zuzenbidearen.indd 344

12/11/07 11:49:56


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu