Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 90

gea, 1882ko Prozedura Kriminalaren Legea, 1885eko Merkataritza Kodea eta 1889ko Kode Zibila. Azkenik, udalerriei eta probintziei dagokienez, Konstituzioak, X. tituluan, horiei buruzko printzipio orokor batzuk ezarri zituen, eta gainerako guztirako erakunde horiei buruzko lege berezietara jo zuen. Probintzia bakoitzean Diputazio Probintzial bat egongo zen, eta herrietan alkateak eta Udalak. Udalak herritarrek izendatuko zituzten, betiere, legearen arabera eskubide hori bazuten. Udalen antolaketa eta eskumenak lege berezi horien bidez arautuko ziren eta, edonola ere, printzipio hauek errespetatu behar ziren: Aldundiek eta Udalek probintziaren eta udalerrien interes bereziak gidatuko zituzten; horien aurrekontuak, kontuak eta hitzarmenak argitaratu egin behar ziren; euren eginkizunen muga gaindituz gero, erregeak eta Gobernuak esku hartu ahal zuten; eta, amaitzeko, lege horiek zerga-arloan tokiko erakundeen eskumenak zehaztu behar zituzten; edonola ere, eskumen horiek inoiz ez ziren izango Estatuko tributu-sistemaren aurkakoak. Konstituzioaren X. titulua garatu zuten, batetik, 1876ko abenduaren 16ko Legeak, 1870eko abuztuaren 20ko Udal eta Probintzia Legeak eraldatu zituenak, eta, bestetik, 1877ko urriaren 2ko Udal eta Probintzia Legeek eta 1882ko abuztuaren 29ko Probintzia Lege Organikoak. Bestalde, Primo de Riveraren diktaduran hurrengo hauek ere onetsi ziren: hasteko, 1924ko martxoaren 8ko Errege Dekretu-Legea, Udal Estatutua onesten zuena, eta 1924ko martxoaren 20ko Errege Dekretu-Legea, Probintzia Estatutua onesten zuena. 1876ko Konstituzioaren indarraldian indargabetu ziren Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru zuzenbide publikoaren azken aztarnak, 1876ko uztailaren 21eko Legea zela bide. Berrezarpenean sendotu zen Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako araubide ekonomiko-administratibo berezia, Ekonomia Itunaren sistematik eratorria, 1878ko otsailaren 28ko Errege Dekretua zela bide. Itunaren sistema hori indarrean dago gaur egun ere. Nafarroak hitzarmena sinatu zuen Estatuarekin 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundu izenekoa dela bide. Sistema horrek gaur egun arte iraun du. Nafarroak Ekonomia Hitzarmenaren sistema bat ere izan du, Tejada Valdosera Hitzarmena izenekoa sinatu zenetik, hain zuzen ere, 1877ko otsailaren 19ko Errege Dekretua zela bide onetsi zena. 1.4. Esanahia eta indarraldia 1876ko Konstituzioaren esanahiari eta indarraldiari dagokienez, Espainiako historian indarrean urte gehien egin dituena izan da eta doktrinaren gehiengoak idatzi duen moduan, Konstituzio ÂŤtransakzionalaÂť izan zen, hau da, erakundeen funtzionamenduan nolabaiteko ÂŤerregulartasunaÂť 90

Konstituzio zuzenbidearen.indd 90

12/11/07 11:49:16


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu