tzordea («Handikien Batzorde» izenekoa) eta bederatzi pertsonako batzorde murriztuagoa izendatu zituzten, konstituzio-proiektua prestatzeko, guztia Cánovasek berak zuzen-zuzenean gainbegiratuta. Konstituzio berriaren proiektua Gorteek onetsi behar zuten, baina, horretarako, Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak deitu behar ziren. Cánovasek, 1875eko irailean, Alfontso XII.a erregeari proposatu zion Joaquín Jovellar jenerala, Gerra ministroa, Gobernuaren buruzagitzan bere ordez ezar zedila. Gobernu horrek, Jovellar buru zela, hauteskundeak sufragio orokor bidez egitea agindu zuen, 1870eko ekainaren 23ko Hauteskunde Legearen arabera. Hauteskunde horiek 1876ko urtarrilaren 20an egin ziren, eta emaitza Cánovasen tesien aldekoa izan zen, aurreikusita zegoen moduan. Cánovasek berak, berriro Ministroen Kontseiluko lehendakari zela, konstituzio-proiektua Ministroen Kontseiluan irakurri zuen, 1876ko urtarrilaren 25ean. Orain, Gorte konstituziogile berrien esku zegoen testua onestea. Batzarraldiak otsailaren 15ean abiatu ziren. Egun batzuk geroago, Lizarratik hurbil, Jurramendin, karlistek porrota izan zuten, eta erregegai karlista (Karlos VII.a) Frantziara erbesteratu zen. Modu horretan, azken gerra karlista behin betiko amaitu zen. 1876ko martxoaren amaieran, Cánovasek Konstituzio-proiektua Kongresuan irakurri zuen. Konstituzio berriaren gaiari berriz helduz, Gorteetako eztabaidan, arazo larri bakarra testuaren 11. artikuluko kultuen tolerantzia izan zen. Modu horretan, Konstituzioaren testua maiatzaren 24an onetsi zen Kongresuan eta ekainaren 22an Senatuan. Alfontso XII.a erregeak 1876ko ekainaren 30ean sendetsi zuen. 1.2. Ezaugarriak 1876ko Konstituzioaren ezaugarriei eta printzipio politikoei buruz hitz egin behar izanez gero, hurrengo hauek azpimarratu beharko genituzke: a) Lehenengo eta behin, Konstituzioak Konstituzio historikoaren edo barne Konstituzioaren teoria bildu zuen, Cánovasek hain gustuko zuena. Horren arabera, subiranotasuna erregeak eta Gorteek elkarbanatzen zuten, Espainiako historian nazioaren bi bizkarrezurrak ziren eta. Teoria horri aipamen egin zitzaion Konstituzioaren hitzaurrean, erregeak Konstituzioa «Gorteekin lotuta eta horiekin bat etorriz» agindu eta sendesten zuela ezarri baitzen. b) Bigarren, Konstituzio laburra zen (89 artikulu eta Kubari buruzko artikulu iragankor bat zituen), malgua (ez zuen eraldaketa-prozedura berezirik), transakzionala eta elastikoa (modu anbiguoan idatzita zegoen beren beregi, eta garapen-lege arruntetara jotzen zuen. Modu horretan, Konstituzioaren testua aldatu gabe, garapen-legeen bidez, politika oso des82
Konstituzio zuzenbidearen.indd 82
12/11/07 11:49:14