Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 71

guztia egiteko modua konstituzio-apurketaren kasu argia izan zen. Baina, gainera, bitxiena hurrengo hau izan zen: Errepublika aldarrikatzean monarkia ez zegoen arren, 1869ko Konstituzioak indarrean jarraitu zuen, ez baitzen modu formalean indargabetu eta ez baitzen eraldatu XI. tituluan ezarritako bideak erabiliz. Eta I. Errepublikako konstituzio federalaren proiektua indarrean jarri ez zenez, paradoxa hau daukagu: Espainiako I. Errepublikan indarrean egon zen Konstituzioa monarkikoa izan zen. Baina nola egon zitekeen indarrean Konstituzio monarkikoa Errepublikan? Orduko politikariek galdera horri emandako erantzunak oso bitxiak izan ziren: batzuen ustez, eskubideen adierazpena (I. titulua) eta nazioaren ordezkaritzaren ingurukoa indarrean geratzen ziren (SalmerĂłn), eta beste batzuen esanetan, indarrean zegoen erabat gobernu-erari zegokiona izan ezik: orain errepublikarra zen, ez monarkikoa (Martos); batzuen iritziz, 33. artikulua eta horri zuzenean lotutako gainerako artikuluak indargabetu ziren (Figueras). Egia esan, 1869ko Konstituzioa inoiz ez zen modu formalean indargabetu, eta I. Errepublikako Konstituzioa aldarrikatu arte indarrean zegoela ulertu zen, eta azken hori, dakigunez, inoiz ez zen indarrean jarri. 2. I. Errepublikako Konstituzio Federalaren proiektua, 1873koa 2.1. Aurrekariak 1873ko martxoaren 11ko legea dela bide, Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak deitu ziren. Gorteak ekainaren 1ean ireki ziren. Gerra zela-eta karlistak ez zeuden, monarkikoak uzkur zeuden eta abstentzioa oso handia izan zen. Horrela bada, Gorteetan errepublikarrek gehiengo handia zuten. Hori dela eta, Gorte berriek Errepublika Demokratiko Federala aldarrikatu zuten eta Francisco Pi y Margallen esku utzi zuten Gobernu berriaren eraketa. Bestalde, uztailean, I. Errepublikako Konstituzio-proiektua Gorteetan aurkeztu zen. Proiektu hori inoiz ez zen indarrean sartu eta Gorte konstituziogileetan eztabaida labur-laburra eragin zuen, herrialdearen egoera politiko zaila zela bide. Herrialdearen barruan arazo larriak zeuden, besteak beste, gerra karlista eta kubatarra; horrez gain, kantoi, hiri eta eskualde askok, agintaritza zentralari desafio eginez, euren burua gobernu autonomo izendatu zuten, eta altxamenduak piztu ziren, batez ere Cartagenan eta Valentziako Erkidegoko eta Andaluziako inguru batzuetan. Azken fenomeno horri, Espainiako historian, ÂŤkantonalismoÂť esan izan zaio. Hori guztia gorabehera, nire ustez, I. Errepublikako Konstituzio Federalaren proiektua, indarrean jarri ez zen arren, oso interesgarria da, Espainiako konstituzio-historiako arazorik larrienetakoari aurre egiten ahalegindu zen 71

Konstituzio zuzenbidearen.indd 71

21/11/07 08:40:30


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.