Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 70

1.4. Esanahia eta indarraldia Azkenik, 1869ko Konstituzioaren esanahiari eta irismenari aipamen egitean, berriro ere esan behar da inguruabar historikoek testuaren indarraldia erabat baldintzatu zutela eta, beraz, testuak ezin izan zuela arrakastarik lortu. Dakigunez, Amadeo erregea Espainiara iritsi berria zela, bere babesle nagusia, Prim jenerala, erail egin zuten. Amadeo erregeak kargua bertan behera uzteko beste arrazoi batzuk ere egon ziren, besteak beste: herrialdea odolusten ari zen gerra bikoitza (karlista eta kubatarra), errepublikarren aurkakotasuna batetik eta alfontsotarrena bestetik (tronutik kendutako Isabel II.aren semearen aldekoak), erregimeneko alderdi politikoen arteko adostasunik eza, erregearen osperik eza, erregeak babesik ez izatea eta Gobernuaren ezegonkortasuna (1871n, Serrano jenerala, Ruiz Zorrilla, JosĂŠ Malcampo y Monge jenerala eta Sagasta egon ziren Gobernuan, eta 1872an, Serrano jenerala eta Ruiz Zorrilla). Hain zuzen ere, 1873ko otsailaren 11n, erregeak Diputatuen Kongresuari zuzendutako mezu bat eman zion Ruiz Zorrilla Gobernuko lehendakariari: koroari uko egin zion bere eta bere ondorengoen izenean. Arratsalde horretan bertan bi ganberak deitu zituzten zer egin erabakitzeko. Bi ganberak Nazio Biltzarrean bilduta eta, besteak beste, Francisco Pi y Margall, NicolĂĄs SalmerĂłn eta Estanislao Figuerasen proposamenez, Errepublikaren alde egin zen gehiengo handiz, eta Figueras, Gobernuko burua, botere betearazleko lehendakari hautatu zuten. Hala ere, Amadeo erregearen uko-egiteak, keinu jatorra izan zen arren, arazo ugari planteatu zituen, ez baitzetorren bat Konstituzioan ezarritakoarekin. Izan ere, Konstituzioaren arabera debekatuta zegoen ganberek elkarrekin eztabaidatzea eta, beraz, Nazio Biltzar izenekoaren bilera konstituzioaren aurkakoa zen. Horrez gain, Konstituzioaren arabera, erregearen abdikazioak Gorteek onetsitako legea eskatzen zuen, eta erregearen eta Gorteen artean mezuak trukatu besterik ez zen egin. Eta, are garrantzitsuago zena: 1869ko Konstituzioa monarkikoa zen. Horrenbestez, Errepublika modu horretan ezartzea Konstituzioa modu nabarian haustea zen. Konstituzioaren arabera, Gorteek ez zuten eskumenik Errepublika modu horretan aldarrikatzeko. Modu horretan, Konstituzioaren 33. artikuluaren aurka egin zuten, edo bestela esanda, bertan behera utzi zuten, artikulu horretan monarkia gobernu-era zela ezarri baitzen. Horrenbestez, Konstituzioa urratu egin zen. Izan ere, ezin da konstituzio-eraldaketatzat hartu Oinarrizko Arauaren XI. tituluan konstituzio-eraldaketarako ezarritako prozedura bete gabe egin zen zerbait. Une hartako inguruabarrak zirela-eta, gertaerak pentsatu baino lehen gertatu ziren eta Gorteek, bat-batean, erregearen uko-egitea izan zuten aurrean eta Errepublika hautatzea beste aukerarik ez zuten izan. Hala ere, hori 70

Konstituzio zuzenbidearen.indd 70

12/11/07 11:49:11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu