adierazpen-askatasuna, bilerak egiteko askatasuna, eskariak egiteko eskubidea, zentsuraren debekua, askatasunez zirkulatzeko eskubidea, trebakuntzaedo hezkuntza-establezimenduak sortu eta horiei eusteko eskubidea, enplegu eta kargu publikoetan sartzeko eskubidea meritu- eta gaitasun-printzipioen arabera, eta sufragio orokorra (gizonezkoena). Amaitzeko, polemika gehien sortu zuen eskubide bati aipamen egingo diogu: kultu-askatasuna, Konstituzioaren 21. artikulu entzutetsuan jasotakoa. Kultu-askatasunari dagokionez, 1856ko Konstituzio jaiogabeak modu lotsatian aitortu zuen, baina 1869ko Konstituzioak argi eta garbi jaso zuen: lehenengo eta behin, nazioan kultuari eta erlijio katolikoaren ministroei eustea ezarri zen eta, ondoren, Espainian bizi ziren atzerritarrei eta katolikoa ez zen erlijioren bat zuten espainiarrei jendaurrean eta pribatuan edozein kultu praktikatzeko eskubidea onartu zitzaien, betiere, moralaren eta zuzenbidearen erregela unibertsalek ezarritako mugak errespetatuz. Eztabaida konstituziogileko beste arazo handiari dagokionez, hots, gobernu-sistemari dagokionez, parlamentu-monarkia hautatu zen. Konstituzioaren 33. artikuluan monarkia gobernu-era moduan ezarri zen eta, arauketa dela bide, benetako parlamentu-monarkia bihurtu. Horretan, koroak ez zuen botere konstituziogilerik, beste botere bat zen, botere-banaketa malguarekin. Horri esker, parlamentu-sisteman Gobernua Gorteen kontrolpean zegoen, eta horien konfiantza behar zuen boterean egoteko, baina, era berean, erregeari Gorteak desegiteko eskatu ahal zion. Horri esker, botere betearazlearen eta legegilearen artean oreka zegoen. Autore batzuek parlamentu-sistema hori ÂŤhertsiaÂť zela esan dute, Gobernuak, Gorteen konfiantzaz gain erregearen konfiantza ere behar zuelako. Konstituzioan, praktikan, parlamentu-monarkia ezarri zen, eta Amadeo I.a erregearekin (beti bere lekuan egon zen, aurretik koroan egon zirenak ez bezala; aurrekoek behin eta berriro sartu zuten eskua arazo politikoetan eta, azkenean, neultraltasuna, izen ona eta koroa bera ere galdu zituzten), sistemak ondo funtzionatzeko aukerak zituen. Hala ere, ingurubar historikoengatik ezinezkoa izan zen eta, beraz, sistemak gainbehera egin eta Errepublikaren etorrera aurreratu zen. 1.3. Konstituzio-organoak Konstituzio-organoei dagokienez, Konstituzioak izaera hori aitortu zien beren beregi botere legegileari, erregeari (ministroen bidez betetzen zuen) eta auzitegiei. Azter ditzagun apurka-apurka: a) Botere betearazlea: Konstituzioak erregeari aurreko konstituziotestuen arabera koroari zegozkion eginkizunen antzekoak eman zizkion: 66
Konstituzio zuzenbidearen.indd 66
12/11/07 11:49:10