Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 63

3. ikasgaia

Seiurteko iraultzailea

1. 1869ko Konstituzioa 1.1. Aurrekariak Espainiako historian beste batzuetan ere gertatu zen moduan, batzarrak eta agintaritza iraultzaileak edonon agertu ziren. Iraultzak erregina eta dinastia aurretik eraman zituen, eta monarkia bera amaitzeko zorian egon zen. Banakako eskubideak modu zabalagoan aitortu ziren, eta horietako batzuk Espainiako konstituzio-historian lehenengoz jaso ziren (adibidez, kultu-askatasuna eta bilerak egiteko eta elkartzeko eskubideak), eta sufragio orokorra (gizonezkoena) ezarri zen, botere politikoan gizarte-klase batzuek zuten monopolioa behin betiko amaitzeko. Gertaera historikoen joan-etorrian aurrera eginez, 1868ko urriaren 3an, Madrilgo batzar iraultzaileak Serrano jeneralari behin-behineko gobernua (Ministerioa) eratzeko agindua eman zion, Gorte konstituziogileak bildu arte boterean egongo zena. Gobernu horretan, Prim jeneralak Gerra Ministerioaren ardura zuen, Sagastak Gobernazioko Ministerioarena, eta Ruiz Zorrillak Sustapen Ministerioarena. Gobernuak manifestu bat zuzendu zion nazioari, urriaren 25ean, bere ÂŤprogramaÂť azaltzeko: sufragio orokorra (gizonezkoena), erlijio-askatasuna, hezkuntza-askatasuna, inprenta-askatasuna, bilerak egiteko eta elkartzeko askatasunak, eraldaketa ekonomikoak eta Gorte konstituziogileetarako deialdia. Estatuko buruzagitza-ereduari dagokionez, manifestuan arazoa zabalik geratu zen, baina ez zuen monarkiaren alde erabat egiten. Monarkia lehenengo aukera zela zioen, baina jarraian ezarri zuen, edonola ere, nazioaren borondate subiranoak erabakiko zuela eredu hori. 63

Konstituzio zuzenbidearen.indd 63

5/12/07 11:43:36


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu