Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 60

luan, testua modu partzialean eraldatu zuen, akta gehigarri bat erantsita, Konstituzioaren osagai moduan bete behar zena. Akta gehigarriak 16 artikulu zituen, 1856ko Konstituzio jaiogabearen printzipio batzuk biltzen zituztenak. Hauxe zen akta gehigarriaren alderdirik garrantzitsuena: Gorteak urtean lau hilabetetan bildu behar ziren gutxienez, geroko hauteskunde-lege batera igorri zen Gorteetako diputatuek kontribuzioaren ordainketa edo errenta jakin bat izatea egiaztatu behar zuten ala ez, inprenta-delituak ÂŤepaimahaiekÂť kalifikatuko zituzten berriro, espainiarrak Espainiatik kanpo erbesteratzeko edo Penintsulatik kanpo deserriratzeko zigorra debekatu zen, eta lege berezia eskatu zen Konstituzioaren 46. art.an ezarritako kasuez gain monarkak indultu orokorrak eta amnistiak eman ahal izateko, koroaren ondarea besterentzeko eta bera eta koroaren oinordekoak ezkondu ahal izateko. Edonola ere, akta gehigarri hori 1845eko Konstituziora gehitzeko erabilitako prozedura konstituzioaren aurkakoa zen erabat, Gorteek ez baitzuten testu horretan esku hartu. Izatez, Gobernu berriak, 1856ko urritik NarvĂĄez buru zela, akta indargabetu zuen 1856ko urriaren 14ko Errege Dekretua zela bide, eta 1845eko Konstituzioa osorik berrezarri zen. 3.7.2. Konstituzioa Eraldatzeko Lege Konstituzionala, 1857ko uztailaren 17koa Era berean, NarvĂĄezek ere konstituzio-eraldaketa proposatu zuen. Eraldaketa horren xedea, oinarrian, Senatuaren eraketa berrantolatzea zen, Bravo Murillok 1852an proposatutakoaren ildotik. Gorteek proiektua onetsi zuten eta Konstituzioa Eraldatzeko 1857ko uztailaren 17ko Lege Konstituzionala bihurtu zen. 1845eko Konstituzioaren 14-18 eta 28. artikuluak eraldatu zituen. Berriro ere, senatarien hiru kategoria ezarri ziren: oinordetza bidezkoak (Espainiako handikiak, 200.000 errealeko gutxiengo errentarekin), berezkoak (erregearen seme-alabak eta koroaren oinordekoa hogeita bost urte beteta izanez gero, artzapezpikuak, Justizia, Gerra eta Marinako Auzitegi Nagusien lehendakariak, kapitain nagusiak) eta erregeak izendatutakoak (ohiko kategorietakoak izan behar zuten: Diputatuen Kongresuko lehendakariak eta lehendakari ohiak, diputatuak, ministroak, gotzainak, Espainiako handikiak, teniente jeneralak, enbaxadoreak, Errege Kontseiluko lehendakariordeak, Auzitegi Goreneko ministroak eta fiskalak, guztiak 30.000 errealeko errentarekin, edo Gaztelako tituludunak 100.000 errealeko errentarekin, edo senatari, diputatu edo probintzia-diputatu ohiak zuzeneko kontribuzioetan 20.000 erreal gutxienez ordaintzen bazuten). Gainera, artikulu berriei esker, Espainiako handikiek ondasunen gain loturak eratu zitzaketen senatari izaerari familian eusteko eta, amaitzeko, diputatuak hautatzeko hauteskundeen legezkotasuna Kongresuak erabakiko zuela ezarri zen. 60

Konstituzio zuzenbidearen.indd 60

12/11/07 11:49:09


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu