Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 59

3.6.3. Konstituzio-organoak Organo politikoen arauketari dagokionez, koroaren arauketa ordu artekoaren antzekoa zen. Gorteei dagokienez, bi ganberako sistemari eutsi zitzaion eta parlamentu-autonomia indartu zen. Diputatuen agintaldia hiru urtekoa zen, Gorteek urtean ondoz ondoko lau hilabetetan bilduta egon behar zuten gutxienez, eta Gorteetako Diputazio Iraunkorra berrezarri zen (Cádizko Konstituzioaren ereduari berriro helduz). Azken horrek Konstituzioa betetzea zainduko zuen ganberak bilduta ez zeuden bitartean eta, kasu batzuetan, Gorteak dei zitzakeen. Bestalde, egin nahi izan zen Senatuaren eraldaketa, nola ez, testuko gairik polemikoenetakoa izan zen. Azkenean, Senatua Kongresua bezala eta hautesle berberek hautatuko zutela ezarri zen, senatarien kopurua Kongresuko hiru bosten izango zen, eta Kongresua berriztatzean, Senatuaren laurdena berriztatuko zen. Horrez gain, ganberek euren araubidea onetsi eta gobernu-organoak hautatu ahal zituzten. Amaitzeko, Botere Judiziala berriro agertu zen, eta kideen mugiezintasuna azpimarratu, foru-batasuna agindu eta epaimahaiak ezartzeko garaia eta modua geroko legeetara atzeratu zen. Diputazioei dagokienez, Gorteetako diputatuak hautatzen zituzten pertsona berberek izendatuko zituzten, eta udalak kontribuzio jakin batzuk ordaintzen zituzten auzokoek zuzenean hautatuko zituzten. 3.6.4. Esanahia eta indarraldia Azkenik, dakigunez, testua ez zen inoiz aldarrikatu: batetik Espartero zegoen, aurrerakoiek babestua, eta, bestetik, O’Donnell, aurrerakoi neurritsuek eta moderaturik irekienek eratutako Unión Liberal alderdi berriak babestua. Azkenean, O’Donnell gailendu zen. 1856ko uztailean, O’Donnellek egoera mendean hartu eta Espartero Gobernutik kanporatu zuen. O’Donnellen gobernu berriak erreginari Gorte konstituziogileak desegitea proposatu zion, baita Gorte horien lana ere, alegia, Konstituzio jaiogabea. Erreginak onartu egin zuen. O’Donnellen gobernuak 1845eko irailaren 15eko Dekretu bat erreginak sinatzea lortu zuen eta, horren arabera, 1845eko Konstituzioa berrezarri zen, baina akta gehigarri bat erantsi zitzaion Konstituzioa modu partzialean eraldatzeko —akta hori Konstituzioaren osagai moduan hartu behar zen—. 3.7. 1845eko Konstituzioaren aldaketak 3.7.1. Konstituzioaren Akta Gehigarria, 1856ko irailaren 15ekoa 1856ko irailaren 15eko Errege Dekretuaren 1. artikuluan 1845eko Konstituzioaren indarraldia berrezarri zen, baina aldi berean, 2. artiku59

Konstituzio zuzenbidearen.indd 59

12/11/07 11:49:09


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.