Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 44

2. 1837ko Konstituzioa 2.1. Aurrekariak 1836ko udan, Istúriz Gobernuaren aurka altxatu zirenek, La Granjako matxinadaren ostean, erregina gobernatzaileak haien eskariak kontuan hartzea lortu zuten. Horiek Cádizko Konstituzioa berrezartzea eskatu zuten, baina berehala eraldatzea pentsatzen zuten, garai berrietara egokitzeko. Hori dela eta, abuztuaren 13ko Errege Dekretuak 1812ko Konstituzioa berriro ere indarrean ipintzeko agintzen zuen, baina konstituzio-eraldaketari bidea irekita utziz. Izatez, egun batzuk geroago, Gobernu berriak, egoera hartan sortu eta José María Calatrava aurrerakoiak gidatzen zuenak, Gorteetako hauteskundeak deitu zituen, 1812ko Konstituzioarekin bat etorriz. Gorte horiei 1812ko Konstituzioa eraldatzeko eta Konstituzio berria idazteko ahala ere eman zitzaien. Gorte berriek urriaren 24an hasi zituzten batzarraldiak, eta handik zortzi hilabetera, erreginak Konstituzio berria sendetsi zuen. Konstituzioa idazteko prozedura bi fasetan egin zen: lehenengoan, Konstituzioa prestatzeko Batzordea izendatu zuten, Agustín de Argüellesen zuzendaritzapean. Pertsona horrek Cádizko Konstituzioari begira zituen ospe ona eta agintea inork ez zituen zalantzan jartzen. Batzordeak konstituzio-eraldaketaren punturik garrantzitsuenak jorratzen zituzten oinarriak idatzi zituen eta proposamena azaroaren amaieran aurkeztu zuen. Horrela, Gorteak oinarri horiek abenduaren 13an eztabaidatzen hasi ziren eta hil amaieran onartu zituzten aldaketa gutxi batzuekin. Modu horretan, bigarren fasea hasi zen: eraldaketa batzordeak, ordurako onetsitako oinarriekin bat etorriz, proiektu artikuluduna prestatu eta 1837ko otsailaren 24an aurkeztu zuen Gorteetan; horren inguruko eztabaida maiatzaren erdialdean amaitu zen. Azkenean, erregina gobernatzaileak, Isabel alaba adingabearen izenean, testu berria sendetsi eta zin egin zuen, 1837ko ekainaren 18an. Modu formalean, 1812ko Konstituzioaren eraldaketa moduan aurkeztu nahi izan zen, baina, egiatan, guztiek Konstituzio berria zela ulertu zuten. Horrenbestez, bi Konstituzioak oso desberdinak ziren luzerari eta Gobernu-erakundeen diseinuari begira eta, gainera, Konstituzio «eraldaketa» Cádizko Konstituzioan ezarritako eraldaketa-sistema zurruna errespetatu gabe egin zen. 2.2. Ezaugarriak Doktrina entzutetsuenaren arabera, 1837ko Konstituzioaren ezaugarri nagusiak hauek dira: a) herri jatorria: izatez, hitzaurrean ezarri zen na44

Konstituzio zuzenbidearen.indd 44

12/11/07 11:49:06


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu