Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 34

diputatuak probintzia bakoitzetik). Oinarrizko eskubideen bermeari dagokionez, Konstituzioan horiek etetea ere ezarri zen, baina ezohiko inguruabarretan soilik eta aldi mugaturako beti; bosgarren, berdintasun-printzipioa ere nabarmendu behar da (testuko manu askotan islatzen zen); eta seigarren eta amaitzeko, Estatuaren erlijio-batasunaren eta konfesionaltasunaren printzipioa nahitaez aipatu behar da; izan ere, Konstituzioan ezarri zen Espainiako nazioaren erlijioa katolikoa zela, eta beste edozein praktikatzea debekatu zen. 2.3. Konstituzio-organoak Konstituzio-organoei dagokienez, Konstituzioak honela arautu zituen: a) Botere betearazlea: erregea botere betearazlearen burua zen, nazioko lehenengo magistratua. Baina subiranotasuna ez zegokion monarkari, nazioari baino; beraz, erregeak botere betearazlea zuen Konstituzioak hala esleitu ziolako, eta hori muturreko aldaketa da Antzinako Erregimenean gertatzen zena kontuan izanez gero. Erregea ukiezina zen eta ez zuen inolako erantzukizunik; izan ere, berrespen teknika zela bide, erregearen aginduak sinatzen zituen bulego-idazkariak (gaur egungo ministroen orduko baliokidea) bere gain hartzen zuen aginduon erantzukizuna, baina, era berean, erregearen aginduak idazkariak berresten ez bazituen, aginduok ezin ziren betearazi. Erregeak legegintza arloko eginkizunak zituen, ekimen legegilea baitzuen (dena den, arlo horretako eragina desitxuratu egin zitekeen, erregeak Gorteetan naziorako egokiak ziren lege- eta eraldaketaproposamenak proposatu zitzakeelako, bulego-idazkarien bidez). Zernahi gisaz, idazkari horiek proposamenok defendatzeko Gorteen bilkuretara joan zitezkeen soil-soilik Gorteek egokitzat jotzen bazuten; botazioan ezin ziren egon eta, azken buruan, Gorteek erabakitzen zuten erregearen izenean aurkeztutako proposamenak kontuan hartzea edo ez. Horrez gain, erregeak Gorteek onetsitako legeak aldarrikatu eta berretsi behar zituen, eta horiei betoa ere jarri ahal zien. Dena den, betoa ez zen behin betiko, etetekoa baino, baina erregearen betoa gainditzeko Gorteek hiru aldiz jarraian onetsi behar zuten monarkaren betoa jasan zuen legea. Gobernu-eginkizunari dagokionez, erregeak zeukan ardura legeak betearazteko, Estatuaren barruko ordena politikoa eta kanpoko segurtasuna zaintzeko, berak luzatzen zituen dekretuak eta erregelamenduak, bulegoidazkariak askatasunez izendatu eta banantzen zituen, gerra aldarrikatu eta bakea egin zezakeen, nazioarteko tratatuak sinatu (Gorteen adostasunarekin), eta gudarostearen eta armadaren gorengo agintea zuen. Gobernueginkizun arruntetarako, erregeak bulego-idazkarien laguntza zuen. Kons34

Konstituzio zuzenbidearen.indd 34

20/11/07 16:48:46


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu