Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 32

Antzinako Erregimeneko monarkia hispanikoaren araubide juridikoa bertan behera utzi zuen. Zernahi gisaz, Espainiatik kanpo idatzi zen, ordezkagarritasun urria zuten pertsonen eskutik eta Napoleonen kontrol zuzenaren mende. Horren ondorioz, estatutua Josef Bonaparte erregearen ibilaldiari estu-estutik lotu zitzaion. Josefen erregealdian, testuaren indarraldia istilutsua eta gorabeheratsua izan zen, eta indarrean jarraitzeko aukera guztiak galdu zituen Frantziako tropek galdu eta Josef I.ak 1813ko udan Espainiatik ihes egin ondoren. 2. Cádizko 1812ko Konstituzioa 2.1. Aurrekariak Madrilgo herria Frantziako tropen aurka altxatu zen 1808ko maiatzaren 2an, eta mugimendu hori Espainia osora zabaldu zen. Bat-batean, handikhortik-hemendik mota guztietako Batzarrak sortu ziren, tokian tokikoak eta probintziakoak, herritik sortuak. Era berean, Batzar horiek Erresumako Gobernu Batzar Zentral Gorena hautatu zuten. Batzar hori Aranjuezen eratu zen 1808ko irailaren 25ean. Gerraz arduratu zen, pertsona askori galdetu zien zein ziren eraldaketarik beharrezkoenak, eta Gorteak deitu behar zirela erabaki zuen. Frantziako armadak bultzatuta, Batzar Zentralak lehenengo Sevillara eta gero Cádizera jo behar izan zuen. Erregeordetza eratu zen, eta horren ardura izan zen Gorteetako diputatuen hauteskundeak deitzea 1810ko urtarrilean. Gorteetako diputatuak modu irregular eta ezberdinean izendatu ziren, herria gerra-egoeran zegoelako. 1810eko irailaren 24an, Gorteen bilkurak abiatu ziren Isla de Leóngo Errege Antzokian (gaur egungo San Fernando de Cádiz). Gorteak nazio-subiranotasunaren ordezkari aldarrikatu ziren eta, 1811ko otsailean, San Felipe Neri elizara joan ziren, Cádiz hirian bertan. Gorte horiek herrialdeko errealitatea aldatzeko mota guztietako neurriak hartu zituzten (hauek agindu ziren: inprenta-askatasuna, torturaren abolizioa, jurisdikzio-jaurerriak nazioan sartzea, inkisizioaren abolizioa, etab.), baina egindako lanik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Cádizko Konstituzioa izan zen. 1811ko abuztuan Konstituzioaren aurreproiektua aurkeztu zen, testuari buruzko eztabaidak 1812ko urtarrilean bukatu ziren, eta Konstituzioa urte horretako martxoaren 19an aldarrikatu zen. 2.2. Ezaugarriak Konstituziogileek Konstituzioan islatu nahi izan zutena hobeto ulertzeko, Atariko Hitzaldi entzutetsua kontuan izan behar da beti. Hitzaldia 32

Konstituzio zuzenbidearen.indd 32

12/11/07 11:49:03


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu