herri-ordezkari: 62 diputatu Espainiako probintzietatik —Probintzia Batzarretan hautatuak— eta Indietatik, 30 diputatu Espainiako hiri nagusietatik eta alboko uharteetatik (udal bakoitzak aukeratuta), 15 merkatari (erregeak hautatutakoak Merkataritzako Batzar eta Auzitegiek aurkeztutako zerrendetatik) eta 15 kide unibertsitateak ordezkatuz, zientzien eta arteen arloan entzutea zutenen adituak. Erregeak deitzen zituen Gorteak, gutxienez, hiru urtean behin, eta bilkurak isilekoak ziren. Estatuko errenten eta urteko gastuen legeak (hau da, gaur egun aurrekontuen lege deituko genituzkeenak) hiru urterik behin egiten ziren eta Estatu Kontseiluak aurkezten zituen Gortek eztabaidatu eta onesteko. Zernahi gisaz, Gorteek urte bakoitzeko Ogasuneko kontuak azter zitzaketen eta horren inguruan ohar egokiak egin. Edu berean, Estatu Kontseiluak aurkezten zituen Gorteetan kode zibil edo zigor-kodearen, zerga-sistemaren eta diru-sistemaren aldarazpenak, bertan eztabaidatu eta onesteko. Horrenbestez, egiatan, ekimen legegilea Estatu Kontseiluaren esku zegoen. c) Botere judiziala: konstituzio-testuak ezarritakoaren arabera, justizia erregearen izenean administratzen zuten monarkak izendatutako epaile eta auzitegiek (auzitegi bereziak eta abadeen, jaunen eta ordenen justiziak kendu egin ziren). Epaileen mugiezintasuna eta independentzia bermatzen ziren eta erakunde judizialei zegokienez, hurrengo hauek ezarri ziren: adiskidetze-epaileak bakegintza-auzitegien barruan, lehen auzialdiko epaitegiak, audientziak (gora jotzeko auzitegiak) eta azken auzialdiko auzitegi bakarra («birjartzekoa») erresuma osorako, Errege Kontseilu izenekoa. Era berean, Errege Gorte Gorena ezarri zen, hurrengo hauek egindako delituak epaitzeko: errege-familiako kideek, ministroek, senatariek eta estatu-kontseilariek. Amaitzeko, organo berezituak egotea ere ezarri zen, merkataritza-arloko auziak ebazteko (Merkataritza Batzarrak eta Auzitegiak). Azkenik, «kodeen batasuna» aldarrikatu zen, hau da, lege zibil, kriminal eta merkataritzakoen kode bakarra egongo zen Espainiarako eta Indietarako. Era berean, Amerikan eta Asian zeuden Espainiako erresuma eta probintziek ere metropoliak besteko eskubideak izango zituzten, eta, beraz, barruko aduanak kendu eta lurralde osorako zerga-sistema bakarra ezarriko zen. 1.4. Esanahia eta indarraldia Ondorio moduan, esan daiteke Baionako estatutuak osagai liberalak eta Antzinako Erregimeneko korporatibismoaren beste osagai batzuk nahasten zituela, baina argi eta garbi urruntzen zela absolutismotik eta garai bereko testuekin homologatzeko modukoa zela. Edonola ere, testu horrek 31
Konstituzio zuzenbidearen.indd 31
20/11/07 16:48:46