Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 29

1. ikasgaia

Espainiako konstituzionalismoaren sorrera

1. Baionako 1808ko Estatutua 1.1. Aurrekariak 1807ko martxoan, Aranjuezko matxinada gertatu zen. Horren eraginez, Manuel Godoy balidoak dimisioa aurkeztu behar izan zuen. Urte berean, Karlos IV.a erregeak bere semearen, Asturiasko printzearen, alde abdikatu zuen (gero Fernando VII.a erregea izango zena), erabaki hori egun batzuk geroago ezetsi zuen arren. Frantziako tropak Espainian zeudela eta Fernando Napoleoni laguntza eske, azken horrek aukera baliatu eta Espainiako errege-familia Baionara deitu zuen. Errege-familiako kideek, modu lotsagarrian jokatuz, Espainiako tronuari uko egin eta Napoleonen esku utzi zuten, eta horrek bere anaia Joseri eman zion. Egoera horretan, Baionan nazio-biltzar edo -batzarra deitu zen 150 diputaturekin, hain zuzen ere, hiru estamentuetakoak (noblezia, kleroa eta herri xehea), zenbait probintziatakoak, unibertsitateetakoak, merkataritza-kontsulatuetakoak, eta abarretakoak. Asko ez ziren agertu, eta ordezpenak egin arren, izendatuen ordezkagarritasuna oso urria izan zen. Napoleonek berak Konstituzioaren proiektu bat aurkeztu zuen, eta horren aurrean biltzarrak zenbait zuzenketa proposatu zituen. Eztabaida labur batzuen ostean, azkenean onetsi egin zen. 1808ko uztailaren 6ko data du. 1.2. Ezaugarriak Jose erregeak egiletsitako agiria da (habiendo oĂ­do a la junta nacional congregada en Bayona de orden de nuestro muy caro y muy amado herma29

Konstituzio zuzenbidearen.indd 29

5/12/07 11:43:29


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu