Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 236

natuan Gobernu Zentraleko eta autonomia-erkidegoetako lehendakariak biltzen dituena; horien guztien kasuan, konstituzio-konbentzioei buruz hitz egin dezakegu. Baina, berriro diot, jardun horiek aldatu edo bete gabe utz daitezke (adibidez, ganbera bakarra desegin daiteke eta ez biak batera, edo Gobernuko lehendakariak erabaki dezake urte jakin batean ez duela nazioaren egoerari buruzko eztabaidarik egingo, etab.). Modu horretan, erraz uler daiteke konstituzio-ohitura eta —konbentzioek gure antolamendu juridikoan duten irismen mugatua. Amaitzeko, azken kategoria bati buruz hitz egin behar dugu, konstituzioko zuzentasun-arau izenekoei buruz. Botere publikoek euren arteko harremanetan dituzten jokabide-arauak dira, kortesia, diskrezio, zuhurtzia, begiramen, errespetu edo, besterik gabe, heziera arrazoiengatik. Ez dira konstituzio-ohitura eta —konbentzioekin nahasi behar, ez baitira arau juridikoak, kortesia-arauak baino, erakunde publikoen artean elkarbizitza errespetuzko, egoki eta arrazoizkoa ahalbidetzen duten jardunak eta jokabideak. Adibidez: Gobernuak ez du iritzirik ematen erregearen egintzei buruz. 7. Konstituzio zuzenbideko printzipio nagusiak Kzren 1.4 artikuluaren arabera, «Zuzenbidearen printzipio orokorrak legerik edo ohiturarik izan ezean aplikatuko dira, printzipio horiek antolamendu juridikoa eratzeko duten izaerari kalterik egin gabe». Zernahi gisaz, konstituzio-esparruan, konstituzio-zuzenbideko (eta ez zuzenbide orokorrekoak soilik) printzipio orokorrek garrantzi handia dute, antolamendu juridikoa osatzen dutelako, antolamenduaren hutsuneak betetzen dituztelako eta zuzenean aplikatzeko moduko benetako arau juridikoak direlako. Konstituzioaren manu zehatzetan modu esplizituan jasota daude edo modu inplizituan jaso dira, eta izaera arau-emailea hartzen dute horiek biltzen dituzten edo horiek aipatzen dituzten konstituzio-manutik edo —manuetatik. Hau da, konstituzio zuzenbidean ez dira hirugarren mailako iturri subsidiarioa, Zuzenbide Zibilean gertatzen den bezala, berehala aplikatzeko moduko benetako konstituzio-arauak baino. Horiek urratzea nahikoa da Konstituzio Auzitegian konstituzio-aurkakotasun errekurtso bat planteatzeko. Konstituzio zuzenbideko printzipio zehatzen azterketa hurrengo ikasgaian egingo da. Hori dela eta, printzipio horiei buruz atal horretan emango ditudan azalpenetara jotzen dut. Baina atal hau amaitzeko, komeni da esatea konstituzio zuzenbidean Kode Zibilaren atariko tituluan aipatzen diren zuzenbideko hiru iturri klasikoei dagokienez ezarritako hurrenkera zuzenbide zibilaren ulerkera klasikotik urruntzen dela, azken horrek zuzenbide ida236

Konstituzio zuzenbidearen.indd 236

12/11/07 11:49:40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.