Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 234

daraz ditzan. Europar lege eta esparru-legeek berariaz mugatuko dituzte eskuordetzan emandako ahalen xedeak, edukiak, irispidea eta iraupena. Europar lege edo esparru-lege batek arautu behar ditu beti eremu bateko funtsezko elementuak, eta, horrenbestez, zeregin hori betetzeko ahalak ezin izango dira eskuordetzan eman». d) Europar erabakia: «legez besteko egintza da, eta bere osagai guztiei dagokienez bete beharrekoa. Erabakia betetzeko hartzaile jakin bat izendatzen denean, horrentzat bakarrik izango da bete beharrekoa». Kontseiluak, Batzordeak edo Europako Banku Zentralak ematen dute. e) Gomendioak eta irizpenak: «ez dute lotura-ondoriorik izango». Kontseiluak, Batzordeak edo Europako Banku Zentralak eman ditzakete. Hala ere, Europar Batasunaren gaur egungo egoera dela-eta, badirudi argi dagoela Konstituzio Tratatua ez dela indarrean jarriko. Hori dela eta, iturrien sistemaren inguruko guztiak Konstituzio Tratatu hutseginaren aurretik zegoen moduan jarraitzen du. Gauzak nola garatzen diren ikusi beharko da, ea Tratatu berririk dagoen eta zein den horren edukia. 6. Konstituzio-ohiturak eta -konbentzioak Espainiako antolamendu juridikoaren iturrien artean, ohitura bigarren mailan dago, idatzizko araurik ez badago bakarrik aplikatzen da eta. Kzren 1.3 artikuluaren arabera, «Ohiturak lege aplikagarririk izan ezean bakarrik eraenduko du, betiere moralaren nahiz ordena publikoaren aurkakoa izan ez eta ohitura hori frogatuz gero». Auzitegi Gorenaren esanetan, ohitura da «asmo juridikoarekin egindako egintzen errepikapenaren bidez gizartekontzientziak egindako arau juridikoa» (1951ko apirilaren 18ko AGE). Hori dela eta, ohiturei buruz benetan hitz egin ahal izateko, bi betekizun behar dira: bata betekizun faktiko hutsa, egintzen edo jokabideen errepikapena, eta bestea, batzuek psikologiko deitzen dutena, hau da, ildo bereko egintzak errepikatzearen arrazoia horiek bete beharrekoak direla pentsatzea da (opinio iuris). Horregatik, ez da nahiko egintza bat behin eta berriro errepikatzea; horren ordez, errepikatzeko arrazoia egintza hori bete beharrekoa dela pentsatzea izan behar da. Konstituzio zuzenbidearen eremuan, eta gure konstituzio-sistemaren antzekoa duten lekuetan (eta ez sistema britainiarrean esaterako, bertan Konstituzioa ohiturazkoa baita), ohiturak ez du garrantzi praktiko handirik. Horrez gain, desberdintasun nabarmenak daude zuzenbide pribatuaren eta zuzenbide publikoaren artean. Zuzenbide publikoan, eta zehatzago esanda, konstituzio zuzenbidean, ohituraren jatorria ez da berezko gizar234

Konstituzio zuzenbidearen.indd 234

12/11/07 11:49:39


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.