Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 229

Ekonomia Itunaren sistema berezia dela bide). Foru Arau horiek bereziak dira, legeetatik independenteak direlako, baina administrazioarekiko auzietako auzitegi arruntek kontrolatu ditzakete, ez baitute lege-lerrun formalik. Bestalde, lurralde historikoetako organo betearazleek, Foru Aldundiek, erregelamenduak ematen dituzte, bai Foru Dekretuak (organoak osorik ematen baditu) bai Foru Aginduak (Foru Aldundiko Sailen baten gaineko ardura duen foru-diputaturen batek eman baditu). Horiek guztiak administrazioarekiko auzietako auzitegi arruntek kontrolatu ditzakete. Amaitzeko, Gobernukoak edo Herri Administraziokoak ez diren konstituzio-organo batzuek emandako erregelamenduak ere badaude, esaterako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandakoak, BJLOren 110. artikuluan ezarritakoaren arabera (Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkuraren akordioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Antolaketa eta Funtzionamendurako 1986ko apirilaren 22ko Erregelamendua onesten dutenak, ekainaren 7ko 1/1995 Erregelamendua, Karrera Judizialari buruzkoa, eta horren aldarazpenak, uztailaren 26ko 1/2000 Erregelamendua, Auzitegietako Aginte Organoei buruzkoa, etab.), eta Konstituzio Auzitegiak emandakoak, KALOren 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera (eta izaera hori dute hain zuzen ere Konstituzio Auzitegiko osoko bilkuraren akordioek, indarreko Antolaketaren eta Langileen 1990eko uztailaren 5eko Erregelamendua eta horren geroko aldarazpenak onetsi zituztenek 1994an, 1999an, 2001ean, 2002an eta 2003an). Erregelamendu horiek Legearen mende baino ez daude (BJLO edo KALO), eta gainerako legeekin duten lotura eskumen-printzipioak zehazten du, eta ez hierarkia-printzipioak; izan ere, organo horien erregelamendu-ahala ez da Gobernuak duen ahal bera, EKren 97. artikulua dela bide (108/1986 KAE, uztailaren 29koa). 5. Europar Batasuneko zuzenbidearen iturriak Europar Batasuneko zuzenbidea edo Europako Erkidegoko zuzenbidea bi arau multzok osatzen dute funtsean: batetik, estatu kideek sinatutako tratatuen multzoak, sorrerako zuzenbide izenekoak, eta bestetik, Europako Erkidegoko erakundeek emandako arau juridikoek, zuzenbide eratorri izenekoak. Sorrerako zuzenbidea osatzen dute Europar Batasuna eratzeko tratatuek eta eratze-tratatu horiek aldarazteko tratatu eta hitzarmenek. Sorrerako zuzenbide hori zuzenbide eratorriaren gainetik dago, eta azken hori aurrekoari lotu behar zaio. Hona hemen trataturik aipagarrienak: Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren Tratatua (IAEE Tratatua), Parisen 1951n sinatu zena, Europako Ekonomia Erkidegoaren Tratatua (EEE 229

Konstituzio zuzenbidearen.indd 229

12/11/07 11:49:39


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.