Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 225

rela bide lege-dekretuak emateko ahalmena eman zitzaion, salbuespenez eta modu berezian, lau hilabeteko epean. Lege hori Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren akordio bidez berretsi zen, 1983ko urriaren 6an eta 7an bildu ondoren. Lege hori oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak 1-3/1983 Lege Dekretuak eman zituen irailaren 12an, eta horiek Eusko Legebiltzarrak baliozkotu zituen urriaren 6ko 10-20/1983 Legeen bidez. Bestalde, irailaren 20ko 4/1983 Lege Dekretua urriaren 6ko 21/1983 Legeak baliozkotu zuen, eta urriaren 3ko 5/1983 Lege Dekretua urriaren 27ko 26/1983 Legeak baliozkotu zuen. Lege-dekretu horien eta horiek gaitzen dituen legearen konstituziotasuna aztertzean, doktrinaren gehiengoak konstituzioaren aurkakoak direla adierazi du; izan ere, batzuen iritziz, Autonomia Estatutuak soilik —eta ez autonomia-erkidegoko lege batek— sar dezake lege-dekretua autonomia-erkidegoko iturrien sisteman. Hala ere, garai hartako inguruabar dramatikoak eta guztientzat ulergarria zen neurriaren xedea aintzat hartuta, inork ez zuen Konstituzio Auzitegian errekurtsorik jarri. Zernahi gisaz, 2006tik aurrera egin diren autonomia-estatutuen eraldaketetan lege-dekretuak esanbidez sartu dira, eta beraz, eraldaketa horiek onesten direnean, ez dago inolako oztoporik lege-dekretu autonomikoak egoteko. 4. Erregelamenduak Espainiako antolamendu juridikoaren iturri-sistemako hierarkian, hurrengo maila erregelamenduek osatzen dute. EKren 97. artikuluan Gobernuari eratxiki zaio eginkizun betearazlea eta erregelamenduak emateko ahala, Konstituzioarekin eta legeekin bat etorriz. Hau da, oso ondo bereizten dira Gobernuaren eginkizun betearazlea eta erregelamenduak emateko ahala. Azken horren arabera, Gobernuak irismen orokorreko eta legeak baino lerrun txikiagoko arau juridikoak egin ditzake, legeen mendekoak (otsailaren 19ko 26/1986 KAE, uztailaren 26ko 108/1986 KAE, eta ekainaren 11ko 93/1992 KAE). Gobernuak egindako arau juridikoen kategoria horri erregelamendu esaten zaio (ez dira Parlamentuko araudiekin nahasi behar, azken hauek lege-lerruna baitute, ezta Europako Erkidegoko Zuzenbideko erregelamenduekin ere). Erregelamenduak gero eta garrantzitsuagoak dira. Horren eraginez, erregelamenduak egiteko ahala Gobernuak eta Parlamentuak arauen arloan lankidetzan aritzeko teknika bihurtu da apurka-apurka; horren arabera, Parlamentuak legean arlo zehatz bat arautzeko ildo nagusiak zehazten ditu, eta erregelamenduaren esku uzten du ildo horiek garatzea. Gainera, kontuan hartu behar dugu legeak errealitatearen aldaketa azkarretara egokitzeko beharrizan handiari, batez ere, erregelamenduen bidez egiten zaiola aurre. 225

Konstituzio zuzenbidearen.indd 225

12/11/07 11:49:38


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.