Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 21

Atarikoa

Hamalau urte egin ditut Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean konstituzio-zuzenbidea irakasten, eta urte horietan guztietan eskuliburu hau idazteko ideia apurka-apurka heldu egin da. Denbora horretan, Protagorasek esaten zuen moduan, asko ikasi dut nire irakasle eta kideengandik, baina askoz gehiago nire ikasleengandik. Irakasle moduan apurkaapurka lortu dudan esperientzia aintzat hartuta, argi-ilunak ahaztu gabe, nik neuk testu bat idazteko unea iritsi dela uste dut, esaerak ere hala baitio: ÂŤgizon berri, lege berriÂť. Une hau hautatu dut Unibertsitatearen etorkizunerako bidegurutze historikoan gaudelako: ÂŤBoloniako prozesuÂť izenekoarekin eta Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremu berriarekin agertokia erabat aldatuko da; izan ere, unibertsitateko irakaskuntzaren erdigunea aurrerantzean ez da izango eskola magistral tradizionala, protagonista nagusiak ikasleak izango dira. Unibertsitateko estamentu guztiek esparru berri horretara egokitu behar dute, eta zuzenbidean eta, zehatz esanda, konstituzio-zuzenbidean, ikasleek beharrizan berrietara egokitzen diren materialak behar izango dituzte. Horregatik, eskuliburu hau argitaratzeko une aproposa dela pentsatu dut. Ikasketa-planetan, konstituzio-zuzenbidea zuzenbideko lehen ikasturteetan kokatu ohi da. Horrenbestez, ikasle horiek ulertzeko erraza den kontsulta-testua behar dute. Gaur egun eskura dauden testuliburu asko onak dira, baina guztiak ez daude pentsatuta neurri handian bere kabuz lan egin behar duen ikaslearentzat. Hori dela eta, Espainiako konstituzio-zuzenbidea ezagutzen ez duen ikasleari zuzenbide hori apurka-apurka ezagutzeko aukera eman nahi izan diot. Nire asmoa ikaslearen lekuan ipintzea eta gaia ikasten laguntzea izan da, hasieratik hasita, aurretiazko ezagutzak alde batera utzita, legegile eta pertsona moduan garatzeko trebakuntza-prozesua21

Konstituzio zuzenbidearen.indd 21

20/11/07 16:48:45


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu