Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 217

artikuluan ezarritakoaren arabera eta, zehatz esanda, KALOren 27.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera. Amaitzeko, zehaztapen terminologiko bat egin behar dugu: izen bera izan arren, ez dira nahasi behar Parlamentuko araudia (legegintza-ganbera bakoitzaren funtzionamendua arautzen duen lege-lerruneko araua, ganberak soilik onesten duena; horri jarritako errekurtsoa Konstituzio Auzitegian soilik aurkez daiteke), Erregelamenduak (Estatuko edo autonomia-erkidegoetako organo betearazleek emandako arauak, lege-lerruneko arauak baino beherago kokatzen direnak eta, beraz, azken horien mendekoak; horiei jarritako errekurtsoak auzitegi arruntetan aurkez daitezke), eta Europako Erregelamendua (Europako Erkidegoko Zuzenbidearen iturri eratorri bat, Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak, Europako Kontseiluak edo Europako Batzordeak emandakoa, irismen orokorrekoa, osagai guztiei begira bete beharrekoa, estatu kide bakoitzean zuzenean aplikatu daitekeena; horri begira jarritako errekurtsoak Europako Erkidegoetako Auzitegian aurkez daitezke). 3.7. Legegintzako Dekretuak Espainiako Konstituzioan legegintzarako eskuordetzari dagokion guztia arautu da, 82. artikulutik 85.era. Parlamentuak Gobernuari egiten dio legegintzarako eskuordetza, eta horren ondorioz, legegintzako dekretuak agertzen dira. Ez dira legeak (Gobernuak ematen dituelako), baina legelerruna duten arauak dira, Gorte Nagusiek Gobernuari emandako legegintzarako eskuordetzaren emaitzak direlako. Modu horretan, EKren 82. artikuluaren arabera, Gorte Nagusiek Gobernuari eskuordetu ahal izango diote (zehatzago esanda, Ministroen Kontseiluari, GLren 5.1.c artikuluan ezarritakoaren arabera) lege-lerruneko arauak emateko ahala, EKren 85. artikuluan legegintzako dekretu deitzen direnak (izen osoa Legegintzako Errege Dekretu da), Lege Organikoaren erreserbak ukitzen ez dituen gai zehatzen inguruan. Legegintzarako eskuordetzaren oinarri nagusia da legegintza-ahalari dagokionez Gobernuaren laguntza izatea erabilgarria dela luzera edo konplexutasun handiko legeen kasuan; oro har, esparru material oso bati buruzko gorputz legegileak edo konplexutasun tekniko edo juridiko handiko legeak egiteko eta lege-testuak bat egiteko erabili da. Hori dela bide, Gobernuak lankidetzan jardun dezake, hain justu ere, legegileari ahalegin edo denbora gehiegi eskatzen dioten zereginetan, eta orobat, zama astunetatik arintzeko aukera ematen diote. Legegintzarako eskuordetza Gobernuari esanbidez ematen zaio, gai zehatz baterako, hau da, Gobernua ezin da aldendu organo eskuordetzaemaileak ezarritakotik, eta ezin ditu azken horrek finkatutako mugak gain217

Konstituzio zuzenbidearen.indd 217

12/11/07 11:49:37


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu