Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 211

lege bihurtu, omnibus lege antzeko bat (KAE hauek: maiatzaren 21eko 63/1986, maiatzaren 21eko 65/1987, uztailaren 21eko 134/1987, apirilaren 5eko 65/1990, maiatzaren 14ko 76/1992, abenduaren 15eko 2237/1992, ekainaren 16ko 178/1994, ekainaren 28ko 195/1994, eta martxoaren 21eko 67/2002). Hala ere, muga horiek gainditzeko, urtero-urtero, Aurrekontuen Legearekin batera, beste lege bat onetsi ohi da, Zerga, Administrazio, Gizarte Segurantza eta Laneko Neurriena (Aurrekontu-legearekin batera doan Lege deitu ohi dena), eta horretan Aurrekontuen Legean sartu ezin diren arau-aldaketak jasotzen dira. Baina izapidetza presako prozeduraren bidez egiten denez eta Lege bakarrean lege arrunten, dekretuen, eta abarren artikulu ugari eraldatzen direnez, Laguntza Lege hauek, praktikan, aurrekontuen legeei ezarritako irizpide eta mugak desitxuratzen ari dira: izapidetza presako prozeduraren bidez egiten da, eta hori legegintza-prozeduretan salbuespena da eta ez erregela orokorra (modu horretan, zuzentzeko, eztabaidatzeko... epeak murriztu egiten dira), eta onespen-prozedura bera eta horren bizkortasuna aprobetxatuz, mota guztietako arauak jasotzen dituzte, hots, antolamendu juridikoaren adar guztietakoak. Modu horretan, ÂŤatzeko atetikÂť legegintza-aldarazpen ugari eta garrantzitsuak sartzen dira, eta ondorioz, omnibus lege berriak bihurtzen ari dira, lege-iruzurraren ertzertzean. Nire ustez, askotan, segurtasun juridikoaren printzipioa urratzen dute, baina Konstituzio Auzitegiak esanbidez ez du ezer esan ÂŤgehiegikeriaÂť horien inguruan. Amaitzeko, ez da ahaztu behar Estatuaren Aurrekontuen Legeak (Gorte Nagusiek onetsiak) eta autonomia-erkidegoetako Aurrekontuen Legeak (horietako legebiltzarrek onetsiak) daudela. Autonomia-erkidegoetako Aurrekontuen Legeen araubide juridikoari dagokionez, izapideak egiteko, kasuan kasuko autonomia estatutuetan eta horien garapen-legeetan ezarritakoari jarraitzen zaio, eta Parlamentuko izapideak egiteko, autonomiaerkidegoetako legebiltzarren araudietan ezarritakoa. Hala ere, Konstituzio Auzitegiak horien muga materialak ere azpimarratu ditu (apirilaren 18ko 116/1984, uztailaren 23ko 174/1998 eta uztailaren 1eko 130/1999 KAE), eta argi utzi du Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko konstituzio-printzipioak autonomia-erkidegoen aurrekontuetan ere aplikatzeko modukoak direla (urtarrilaren 16ko 3/2003 KAE). 3.5. Nazioarteko tratatuak Nazioarteko tratatuak estatuen eta nazioarteko beste subjektu batzuen (esaterako, nazioarteko erakundeak) artean idatziz egindako hitzarmenak dira. Tratau horiek Nazioarteko Zuzenbideak arautzen ditu. Tratatu baten 211

Konstituzio zuzenbidearen.indd 211

5/12/07 11:43:59


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu