Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 209

beste: estatuaren batasuna, joan-etorri askea, segurtasun juridikoa, merkatu-batasuna, etab. Edonola ere, Gorte Nagusiek beharrizan hori erabateko gehiengoz onetsi arren, Konstituzio Auzitegiak balorazio hori eta hartutako neurriak harmonizazio lege baten bidez berrikusi ditzake beti. Baina inoiz ere ezin da harmonizazio legearen bidea aprobetxatu estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketaren sistema aldatzeko, ezta lege horretan gai baten inguruko arauketa zehatzak ezarri ere; aitzitik, irizpideak soilik ezar daitezke. Eta, edonola ere, gogoan izan behar da harmonizazio legeek ez dutela lege organikoen lerrunik, Konstituzioan ez baitira aipatu kalifikazio hori behar duten legeen zerrenda itxiaren barruan. Hori dela eta, estatu zentrala orain arte egin den harmonizazio legearen ahalegin bakarra aurrera ateratzen ahalegindu zenean, alegia, Prozesu Autonomikoa Harmonizatzeko Lege Organikoaren proiektua (PAHLO entzutetsua), testua ez zen inoiz indarrean jarri, EAEko eta Kataluniako gobernuek eta parlamentuek konstituzio-aurkakotasun errekurtsoa aurkeztu baitzuten. Konstituzio Auzitegiak, errekurtso hori ebaztean, proiektuari ÂŤkolpeÂť handia eman zion, abuztuaren 5eko 76/1983 epai sonatua dela bide, artikulu gehienak deuseztatu eta argi utzi baitzuen ezin zela lege organikoa ez harmonizazio legea izan; hori dela eta, LOAPA, azkenean, gaur egungo PAL bihurtu zen (urriaren 14ko 12/1983 Legea, Prozesu Autonomikoari buruzkoa). Ordutik gaur egun arte, EKren 150.3 artikuluaren bidea berriro erabiltzeko ahaleginik ez da egin. 3.4. Aurrekontuen legeak Egile batzuek aurrekontuaren legezko izaera ukatu dute eta Gorte Nagusien egintza gisa kalifikatu, EKren 66.2 artikulua oinarri hartuta; izan ere, badirudi artikulu horrek legegintza-ahala eta aurrekontuen onespena bereizi egiten dituela. Horrez gain, Konstituzio Auzitegiak aurrekontu-eginkizuna legegintza-ahal orokorraren eginkizun zehatz gisa kalifikatu du (uztailaren 20ko 27/1981 KAE eta maiatzaren 14ko 76/1992 KAE), baina argi utzi du aurrekontu osoa lege dela (maiatzaren 21eko 23/1986 KAE). Nolanahi den ere, Estatuaren Aurrekontu Orokorrak legegintza-prozedura berezia izan behar duen Legera bildu dira: lege arruntek Gobernuaren (lege-proiektua), Kongresuaren, Senatuaren (lege-proposamena), autonomia-erkidegoetako biltzarren (gobernuari lege-proiektu bat hartzeko eskatuz edo Kongresuko Mahaira lege-proposamen bat igorriz) edo herriaren (legegintzarako herriekimena) ekimenean izan dezakete jatorria, baina Aurrekontuen Legea Gobernuak aurkeztutako kasuan kasuko lege-proiektutik soilik etor daiteke, Gobernuak baitu aurrekontuak egiteko monopolioa (EKren 134.1 art). Horretarako, ALOren 48-58. artikuluetan ezarritakoa bete behar da. Parlamen209

Konstituzio zuzenbidearen.indd 209

12/11/07 11:49:35


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu