ezin dira lege-dekretuen bidez arautu (EKren 86.1 art.); Kongresuko eta Senatuko osoko bilkurek onetsi behar dituzte nahitaez, hau da, ganbera horietako osoko bilkurek onespena ezin dute utzi legegintza-eskumen osoa duten batzordeen esku; aitzitik, lege arrunten kasuan horrela jokatu daiteke (EKren 75.3 art.). Amaitzeko, Gorte Nagusiek soilik (eta, beraz, autonomia-erkidegoetako Parlamentuek inoiz ez) onetsi ditzakete lege organikoak. 3.3. Araubide autonomikoari buruzko legeak Atal honetan, lehenengo eta behin, aipatu berri ditugun autonomia-estatutuak, autonomia-erkidegoetako parlamentuek beren eskumeneko arloen inguruan onetsitako lege organikoak, eta EKren 150. artikuluan ezarritako legeak, jarraian ikusiko ditugunak. Horrez gain, atal honetan ezinbestekoa da autonomia-araubidean eragin handia izan duten «oinarrizko legeak» aipatzea, hain zuzen ere, «oinarrizko lege», «oinarriak» edo «oinarrizko legegintza» deitu izan direnak; esapide horiek ez diote aipamen egiten arau juridikoaren mota formal bati (esaterako lege organikoa, lege arrunta edo nazioarteko tratatua), baizik eta arau juridikoaren kontzeptu material bati, eta horrek oker ugari eragin ohi ditu. Azalpen hobea ematen ahaleginduko naiz: «oinarrizko legegintza» izenekoa estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean arlo batzuei dagokienez (EKren 149.1 art.ra bildutakoak) izandako eskumen-banaketa dela bide sortu zen: arlo horietan, estatuak oinarriak, oinarrizko arauak edo oinarrizko legegintza gordetzen ditu (kontzeptua bat bera da, terminologia aldatu arren), hau da, estatuak arauketa uniformea ezarri du herrialde osorako, eta «izendatzaile komunetako txikien» moduko bat bermatu du autonomia-erkidego guztientzat; gero, arlo horien gaineko eskumenak bere gain hartu dituen autonomia-erkidegoak «oinarri» horiek «garatu» ditzake eta egokien deritzon arauketa ezarri, betiere, «oinarri» horiei lotuta. Ikus dezagun adibide bat: EKren 149.1.18 artikuluaren arabera, estatuaren eskumen esklusibokoak dira administrazio publikoen (...) funtzionarioen estatutuari buruzko oinarriak, kontuan hartuta oinarriok beti bermatuko dutela herritar guztiek tratu bera izatea administrazio horietan, autonomia-erkidegoek, beren eskumenak direla bide, funtzionarioei buruz eman ditzaketen arauei kalterik egin gabe. Edonola ere, arau horiek estatuko legegintzaren oinarrietara egokitu beharko dira. Horregatik, adibidean aurrera eginez, autonomia-erkidego batek (esaterako Euskal Autonomia Erkidegoak) Autonomia Estatutuan EAEko funtzionarioen eta EAEko tokiadministrazioaren estatutua arautzeko eskumena bere gain hartu ahal izan du, EKren aipatu 149.1.18 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe (EAEko 204
Konstituzio zuzenbidearen.indd 204
21/11/07 08:40:31