Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 200

Autonomia-estatutuak izaera juridiko bikoitza du, EKren 147.1 art.an ezarritakoaren arabera; izan ere, estatutuak, batetik, autonomia-erkidegoen oinarrizko erakunde-arauak izango dira, eta autonomia-erkidego bakoitzaren esparruan, Konstituzioaren ostean, Autonomia Estatutua gorengo lerruna duen araua da, eta gainerako arau autonomiko guztiak (lege-lerrunekoak zein erregelamendu-lerrunekoak) horren mende daude. Baina, bestetik, estatutuak Estatuko antolamendu juridikoaren atalak ere badira, eta Estatuak aitortu eta babestu egingo ditu, bere antolamendu juridikoaren osagai gisa; horrenbestez, autonomia-estatutu guztiak Gorte Nagusiek onesten dituzte lege organikoaren bidez, baina horiek onesteko eta eraldatzeko legegintza-prozedura lege organikoei dagokienaz bestelakoa da. Horiek onesteko prozedura Konstituzioan beren beregi araututa dago, baina horien eraldaketari dagokionez, Oinarrizko Arauak estatutuetara igortzen du. Estatutu batzuek erreferenduma eskatzen dute, baina guztiak Gorte Nagusiek onetsi behar dituzte lege organikoaren bidez. Prozeduran mota horretako berezitasunak dituztenez eta autonomia-erkidegoko oinarrizko arau instituzionalak direnez, beste edozein lege organikoren gainetik daudela esan izan da. Izatez, lege organikoaren bidez onesteak ez du esan nahi beste lege organikoen modukoak direnik, hala izango balitz, geroko edozein lege organikok autonomia-estatutua aldatu ahal izango luke eta. Bada, Konstituzio Auzitegiak argi utzi du Estatuko arauek (lege organikoaren bidez arautu arren) ezin dituztela autonomiaestatutuak aldarazi horiek arautu beharreko arloei dagokienez (abuztuaren 5eko 76/1983 eta martxoaren 29ko 56/1990 KAE). Arlo horretako gatazkarik serioenak autonomia-estatutuen eta horien ostean Estatuak emandako oinarrizko legeen artean gertatu dira. Hain zuzen ere, azken horiei askotan leporatu zaie autonomia-erkidegoek autonomia-estatutuetan bereganatutako eskumenak ÂŤa posterioriÂť hustu dituztela. Gatazka horiek batzuetan ondo konpondu dira eta beste batzuetan ez hain ondo, Konstituzio Auzitegiak horren inguruan ezarri duen jurisprudentziaren bidez. 3.2. Lege organikoak eta lege arruntak Legeak herriaren borondatearen adierazpena dira, botere legegileak egiten dituelako, hots, herriaren ordezkaritza duen botereak. Konstituzioaren mende daude zuzenean, antolamendu juridikoaren gainerako arauak bezala. Gure antolamendu juridikoan Estatuko legeak (Gorte Nagusiek egindakoak) eta autonomia-erkidegoetako legeak (autonomia-erkidegoetako Parlamentuek egiten dituzte Konstituzioaren arabera izan eta Autonomia Estatutuetan bereganatu dituzten eskumenak direla bide) daude. Legeen ezaugarri nagusia da parlamentu-organo batek bakarrik 200

Konstituzio zuzenbidearen.indd 200

12/11/07 11:49:34


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.