Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 199

3. Lege-lerruneko arauak Gure antolamendu juridikoan hiru kategoria arau-emaile bereiz daitezke: Konstituzioa, piramide juridikoaren gailurrean dagoena; lege-lerruneko arauak (arauak Gorte Nagusiek edo autonomia-erkidegoetako Parlamentuek onesten dituzte, edo organo horiek estu-estutik kontrolatzen dituzte), kapitulu honetan ikasiko ditugunak; eta erregelamenduak (Estatuko eta autonomiaerkidegoetako organo betearazleek, toki erakundeek, etab. ematen dituzte), aurrerago ikusiko ditugunak. Lege-lerruneko arauen kategoriara hurrengo hauek bilduko lirateke: Autonomia Estatutuak, organo legegileek emandako kasuan kasuko legeak (lege organikoak, lege arruntak, aurrekontuen legeak, esparru-legeak, harmonizazio-legeak, etab.), parlamentu-araudiak (ganberek beren burua arautzeko onetsitakoak), nazioarteko tratatuak (Gorteek kontrolatutakoak) eta ÂŤlege-indarreko arauÂť izenekoak (Lege-Dekretuak eta Legegintza Dekretuak); horietan, organo betearazleek Konstituzioan ezarritako kasu jakin batzuetan legeak ematen dituzte, eta parlamentu-kontrol zorrotza dute. Lege-lerruneko arau horiek guztiak Konstituzio Auzitegian soilik aurkaratu daitezke, eta ez auzitegi arruntetan (Legegintza Dekretuak izan ezik, horiek Konstituzio Auzitegian aurkaratu baitaitezke eta, salbuespen moduan, baita auzitegi arruntetan ere, baina azken kasu horretan, legegintzarako eskuordetzaren mugak gainditzen badituzte soilik). 3.1. Autonomia-estatutuak Autonomia Estatutuak autonomia-erkidego bakoitzaren oinarrizko arau instituzionalak dira, eta Konstituzioari lotuta daude zuzenean. Hori dela eta, Konstituzioaren mende daude soil-soilik, eta lege-lerruneko arauak direnez gero, Konstituzio Auzitegiak soilik kontrolatu ditzake. Horrez gain, konstituziotasun-bloke izenekoa osatzen dute, KALOren 28.1 art.ak emandako definizioari jarraituz, eta konstituzio-jurisprudentziak behin eta berriro agerian utzi duen bezala (KAE hauek: martxoaren 23ko 10/1982, abuztuaren 5eko 76/1983, maiatzaren 23ko 66/1985, ekainaren 11ko 99/1987, etab.): lege-lerruneko arau bat Konstituzioarekin bateragarria den edo ez aztertu nahi denean, Konstituzio Auzitegiak, Konstituzioaren testua kontuan hartzeaz gain, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen eskumenak mugatzeko eta autonomiaerkidegoen eskumenen egikaritza arautu eta harmonizatzeko emandako legeak ere aintzat hartzen dira. Konstituzio-blokea osatzen duten arauen multzo horretan, Autonomia Estatutuek funtsezko eginkizuna dute. Une honetan hemeretzi Autonomia Estatutu daude, hamazazpi autonomia-erkidego bakoitzeko bat, Ceuta Hiri Autonomokoa eta Melilla Hiri Autonomokoa. Guztiek antzeko egitura dute. 199

Konstituzio zuzenbidearen.indd 199

12/11/07 11:49:34


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu