Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 194

geen konstituziotasunaren kontrol kontzentratua eta konstituzio-eraldaketarako prozedura zehatza. Batak zein besteak Konstituzioari zurruntasun berezia ematen diote eta, beraz, testua ezin du aldatu lerrun txikiagoko arau batek, Konstituzioan bertan ezarritako prozedura soilik erabil daiteke horretarako; horrez gain, konstituziotasuna kontrolatzeko organoak (hau da, Konstituzio Auzitegiak edo Konstituzio Kontseiluak Frantziaren kasuan) testuaren gorengo interpreteak izango dira, eta Konstituzioaren nagusitasunari eutsiko diote. Geroko utziko dugu Konstituzio Auzitegia Konstituzioaren gorengo interprete eta testuaren nagusitasun-bermatzaile gisa aztertzea, eta orain konstituzio-eraldaketaren prozedurari dagokion bermea jorratuko dugu, Espainiako Carta Magnaren X. tituluan ezarritakoa. 2.2. Konstituzioaren eraldaketa Konstituzio-eraldaketak eginkizun garrantzitsua du gure sistema politikoetan, hots, «segurtasun-balbula» gisa jarduten du: batetik, Konstituzioari errealitatera egokitzen utzi behar dio, sistemak eraldaketa ezarri behar duelako konstituzio-apurketa hipotetikoa saihesteko —errealitatearen eta Konstituzioan ezarritakoaren artean zatiketa larri dagoenean gerta daiteke—; baina, bestetik, Konstituzioa edonola eraldatzea saihestu behar da, eta, horretarako, eraldaketa-prozedura zehatza ezarri behar da, gehiengo indartuak eta arau arruntak onesteko prozedura baino prozedura zurrunagoa eskatzen dituena (kasu britainiarrean izan ezik, kasu horretan, dakigunez, konstituzio-errealitatea alderdi horri erreparatuz erabat desberdina baita). Modu horretan, gainerako arau juridikoekin alderatuz Konstituzioaren nagusitasuna eta konstituzio-egonkortasuna bermatzen dira. Modu horretan, Konstituzioa errotu ahal izango da, etengabeko aldaketak izan gabe. «Segurtasun-balbularen» antzekoa denez, errealitatearen eta Konstituzioan ezarritakoaren arteko aldea konpontzeko beste biderik ez dagoenean soilik jo behar da horretara. Eraldaketaren aurretik beste bide batzuk erabili behar dira Konstituzioaren testua errealitatera egokitzeko, esaterako, Konstituzioaren interpretazioa. Kontraesanak interpretazioaren bidetik gaindiezinak direnean soilik jo behar da eraldaketa-prozedurara, konstituzio-apurketa saihesteko. Prozedura horrek betekizun gehiago edo gutxiago ezarriko ditu eta, hori dela bide, Konstituzioak zurrunagoak edo malguagoak direla esaten da; kasu batzuetan, konstituzio-eduki batzuk ezin dira eraldatu, «ukiezinak» baitira («ukiezintasun-klausula» izenekoak, gure inguruko Konstituzio batzuetan agertzen direnak, besteak beste, Frantziakoan, Italiakoan eta Alemaniakoan). Espainiako konstituzio-historian, Konstituzio batzuetan testuaren eraldaketa ezarri zen prozedura zehatz bat erabiliz, eta beste batzuetan, horre194

Konstituzio zuzenbidearen.indd 194

12/11/07 11:49:33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu