Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 192

behar da Estatuko eta autonomia-erkidegoetako erregelamenduen artean ez dela hierarkia-printzipioa aplikatzen, eskumen-printzipioa baino: Estatuak emandako erregelamenduak ez du autonomia-erkidegoak emandako arauak baino lerrun handiagoa; aplikatzeko moduko erregelamendua Estatukoa edo autonomia-erkidegokoa izango da, arau horrek araututako arloaren eskumena nori dagokion kontuan hartuta. Amaitzeko, Espainia Europar Batasunean sartu zenetik, Espainian Europako Erkidegoko zuzenbidearen arauak ere aplikatzeko modukoak dira, bai sorrerako zuzenbide izenekoa (tratatuak), bai zuzenbide eratorria (erregelamenduak, zuzentarauak, etab.), betiere, Europako Erkidegoaren eskumeneko arloei dagokienez. Horrek garrantzi handia du Espainiako antolamendu juridikoan, Europako Erkidegoak zuzeneko eragina eta nagusitasuna dituelako, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak behin eta berriro ezarritakoaren arabera. Hain zuzen ere, auzitegi horren jurisprudentziak garrantzi handia du gure antolamendu juridikoan. Jurisprudentziari dagokionez, Espainia Europako Kontseilukoa denez, ez da ahaztu behar Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren —Estrasburgoko Auzitegiaren— jurisprudentzia apurka-apurka hartzen ari den garrantzia, Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Europako 1950eko Hitzarmena —Espainiak ere sinatua— interpretatzean. Izan ere, pertsona fisiko eta juridikoek hitzarmen hori erabil dezakete Espainiako auzialdiak agortu ondoren, baldin eta Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean jasotako eskubide batzuk hautsi direla uste badute. Dakigunez, Estrasburgoko Auzitegiak, Hitzarmenera bildutako eskubideak —hautsi egin ahal izan direnak— aitortzeaz gain, Europan oinarrizko eskubideei buruzko jurisprudentzia sortu du, eta, hain zuzen ere, Espainiako auzitegiek jaso egin dute EKren 10.2 artikuluko manua dela bide. Artikulu horren arabera, «Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko eskubideei eta askatasunei buruzko arauak interpretatuko dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta gai berberen inguruan Espainiak berretsi dituen nazioarteko tratatuak eta akordioak kontuan hartuta». 2. Konstituzioa 2.1. Konstituzioa antolamendu juridikoaren gorengo arau moduan XVIII. mendean Estatu Batuetan eta Frantzian sortu ziren Konstituzioak estatu-antolaketari eta oinarrizko eskubideak aitortzeari lotutako gizarteeta politika-itun handitzat hartu ziren. Horri esker ikusi zen Konstituzioak benetako bokazio arau-emailea zuela, banakako eskubideen eta botere-banaketaren berme eragingarria izan nahi zuela (Konstituzio guztien nahi-

192

Konstituzio zuzenbidearen.indd 192

12/11/07 11:49:33


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.