Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 182

estatu-izaera ez zuela izango ezarri zen. Dena den, botere publikoek Espainiako gizartearen erlijio-sinesmenak kontuan hartuko zituzten, eta Eliza Katolikoarekin eta gainerako sinesmenekin lankidetza-harremanak izango zituzten (eliza beren beregi aipatzen zen). Esparru horretan, gairik konprometituena hezkuntza-askatasuna izan zen. Azkenean askatasun hori aitortu zen, eta, gainera, botere publikoek bermatuko zuten gurasoek zuten eskubidea euren seme-alabek erlijio- eta moral-heziketa egokia jasotzeko. Pertsona fisiko eta juridikoei ikastetxeak sortzeko askatasuna aitortu zitzaien, konstituzio-printzipioak errespetatuz. Modu horretan, Elizaren ikastetxeak bermatu egin ziren maila akademiko guztietan. Eredu ekonomikoari dagokionez, Konstituzioak merkatu-ekonomiari dagozkion oinarrizko printzipioak jaso behar zituen (enpresa-askatasuna, jabetza pribatua, etab.), baina izaera sozialagoa zuten osagai batzuk ere sartu behar zituen (herrialdearen aberastasuna interes orokorraren mende jartzea, ekimen publikoa jarduera ekonomikoan, enpresan parte hartzea, langileek ekoizpen-bideen jabetzan sarbidea izatea, Estatuak jarduera ekonomikoa planifikatzea, etab.). Lurralde-ereduari dagokionez, eztabaidako gai latza hau ere, botere-banaketan sistema deszentralizatua bultzatzearen alde egin zen, sistema unitariotik erabat aldenduta zegoena, II. Errepublikako Konstituzioaren erregiosistema baino harago zihoana, baina federalismora iritsi gabe. Azkenean, lurralde-eredu irekiaren alde egin zen, apurka-apurka garatuko zena kasuan kasuko autonomia-erkidegoetarako Autonomia Estatutuak idatzita, jarduera politikoa eta Konstituzio Auzitegiaren eginkizuna zirela bide. Eredu horrek, «Autonomien Estatu» izenekoak, hogeita bost urte baino gehiago igaro arren, konstituzio-testuko arazorik polemikoenetakoa izaten jarraitzen du. Aurrean ikusi dugunez, Gorteetan ordezkatutako indar politiko garrantzitsuenek konstituzio-testuaren alde egin zuten. Hala ere, euskal nazionalistekin ez zen adostasunik lortu, eta abstenitu egin ziren, haien ustez testuak ez baitzituen Euskal Herriko autogobernu-aldarrikapenak behar den beste jasotzen. Alianza Popularreko sektore batzuekin ere ez zen akordiorik lortu, buruzagiak aurreko erregimenari oso lotuta zeudelako eta ez zutelako testua onartu (gogoan izan, adibidez, Konstituzioari buruzko erreferendumaren aurreko jarrerak Alianza Popular zatitzea eragin zuela, talde hauek utzi baitzuten: Unión Nacional Española —Gonzalo Fernández de la Morarena— eta Acción Democrática Española —Federico Silvarena—). 3. 1978ko Konstituzioaren eraldaketak gaur egun arte Modu horretan, 1978ko Konstituzioa jaio zen. Indarrean egon den urte hauetan guztietan (hogeita bost baino gehiago), lerro hauek idazten ditudan 182

Konstituzio zuzenbidearen.indd 182

12/11/07 11:49:32


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.