Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 177

8. ikasgaia

1978ko Konstituzioa egitea

1. Prozesu konstituziogilearen kronologia 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeak egin ondoren, uztailaren azkenaldian bi ganberako (Kongresua eta Senatua) Gorte berriak eratu ziren. Ganbera horiek legeria arruntaren gaineko ardura izateaz gain eginkizun askoz garrantzitsuagoa egin beharko zutela ikusi zen: Konstituzio berria egin behar zuten, eta Gorte konstituziogile bihurtuko ziren. Konstituzio berria egiteko prozedura Eraldaketa Politikorako Legearen 3. artikuluan jaso zen, bertan konstituzio-eraldaketaren inguruko guztia arautu baitzen. Eraldaketa egiteko ekimenari dagokionez, artikulu horrek Gobernuari edo Diputatuen Kongresuari eratxiki zion, eta azkenean, ekimen hori Diputatuen Kongresuak egikaritzea hautatu zen. Horretarako, Kongresuko Konstituzio Gaien eta Askatasun Publikoen Batzordean (Konstituzio Batzorde izenarekin ezagunagoa zen) Konstituzioaren aurreproiektua idazteko lantaldea eratu zen. Lantaldea zazpi kidek osatzen zuten («Konstituzioaren zazpi aita» izenekoek): José Pedro Pérez-Llorca, Miguel Herrero Rodríguez de Miñón eta Gabriel Cisneros Laborda, UCD parlamentuko taldea ordezkatuz; Gregorio Peces-Barba Martínez, «Socialistas del Congreso» parlamentuko taldea ordekatuz; Jordi Solé Tura, parlamentuko talde komunista ordezkatuz; Manuel Fraga Iribarne, Alianza Popular taldetik, eta Miquel Roca i Junyent, Minoría Catalana taldetik. Lantalde horretatik kanpo utzi zituzten EAJko eta Partido Socialista Popular alderdiko ordezkariak, azken horren buru Enrique Tierno Galván zela. Abuztuaren 22an lantaldea modu formalean eratu zen, eta kideek erabili beharreko lan-metodologiari eta deliberazioen sekretuari buruzko akordioa erdietsi zuten. 177

Konstituzio zuzenbidearen.indd 177

5/12/07 11:43:54


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu