Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 154

zitekeela pentsatzen zuen jakiteko. Horrelakorik ez zegoela pentsatuz gero edo errekurtso hori jarri ondoren ezesten bazen, Gorteek egindako legeproiektu edo —proposamen horren inguruko erreferenduma egin zitekeen. Erreferendumean onetsi eta lege gisa aldarrikatu ondoren, ezin zitekeen errekurtsorik jarri. Kontraforu-errekurtso horren benetako garrantziari dagokionez, ia-ia deuseza izan zela adierazi behar da, hamar urtez indarrean egon zen arren, bakar batek egin baitzuen aurrera. 3. Erakunde politikoak Erregimen frankistako erakunde politikoei dagokienez, hurrengo hauek azpimarratu behar dira: a) Estatuaren buruzagitza: Frankismo aldiko Estatuaren buruzagitzari buruz hitz egiteko, guztia behar den moduan azaldu behar da, erregimen hartan nolakoa izan zen ikusteko: Franco erregimenaren erdigunea zen, botere guztia bere inguruan mugitzen zelako. Francoren eginkizunak estatuburuarenak baino handiagoak ziren: estatuburua zen, gobernuburua (1973an kargu horretarako Carrero Blanco izendatu zuen arte), agintari militar gorena (Gudarosteen Generalisimoa) eta Mugimendu Nazionalaren buruzagia. Autore batzuek idatzi duten moduan, Francoren jarraitzaileek —baita berak ere— Generalisimoak gorengo agintaritza zuela eta Jainkoaren eta Historiaren aurrean soilik erantzuten zuela adierazi zuten, hau da, benetako caudillo- edo buruzagitza-erregimenaren aurrean gaude (izatez, Caudillo edo Buruzagi titulua erregimenean eman zitzaion izena izan zen, eta beren beregi jaso zen 1945eko Espainiarren Foruan edo Mugimenduko Printzipioen 1958ko Legean). Horrenbestez, erregimenaren barruan ez zegoen benetako botere-banaketarik, eta gorengo agintaritza Francok berak gordetzen zuen. Modu horretan, erregimeneko erakundeak Gobernuko tresna teknikoak ziren, eta azken horren borondatera makurtuta zeuden beti. Hori dela eta, Estatuko Lege Organikoaren 6. artikuluan honela definitzen zen estatuburua: Nazioaren gorengo ordezkaria, nazioko subiranotasunaren pertsonifikazioa, gorengo botere politiko eta administratiboa duena, Mugimenduaren buruzagi nazionala (hil artekoa, Legearen lehenengo xedapen iragankorreko III. paragrafoaren arabera), Mugimenduko Printzipioak, Oinarrizko Legeak eta Estatuaren jarraitutasuna betetzen direla bermatzen duena. Estatuburuaren ahalmen ikaragarrien artean legeak zuzenean aldarrikatzea zegoen, Gorteetatik igaro gabe. «Onurabide Lege» izenekoak ziren, 1938ko eta 1939ko Legeek atxikitako ahalmen berezien arabera emandakoak (hala ere, aukera hori Francori soilik erreserbatzen zi154

Konstituzio zuzenbidearen.indd 154

20/11/07 16:49:04


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.