tza, tokiko araubidea, legegintza zibila (Konstituzioaren 15.1 artikuluan Estatuari erreserbatutako arloak izan ezik), herri-lanak eta nekazaritzaaraubidea. Ordena publikoari dagokionez, Estatutuaren proiektuan ezarritako araubidea polemikoa izango zen Gorteetako eztabaidan, halakorik egin izan balitz (Kataluniako Estatuturako onetsitakoa baino harago zihoalako). Azkenean, eta Ogasunari dagokionez, Kataluniako Estatutuaren ereduari jarraitu zitzaion, hobekuntza batzuk eginda, besteak beste, dirusarrerak arautzeko aukera Galiziako sistema fiskalean nagusi ziren ohiko nahierakeriari eta ustelkeriari aurre egiteko (20. art.) edo erregio-banku baten sorrera (26. art.). Dena den, dakigunez, Estatutuaren proiektua, Galiziako herritarrek plebiszituan onartu eta Gorteetan aurkeztu zen arren, ezin izan zuten eztabaidatu eta, beraz, inoiz ez zen aldarrikatu ez indarrean sartu. 4.5. Estatutuen beste proiektu batzuk Beste lurralde batzuei dagokienez, horietako askotan autonomiaren aldeko mugimenduak egon ziren, baina dena den, ezin izan zituzten estatutuak onetsita ikusi, inguruabar historikoak zirela bide. Aragoin, 1931tik gizarte-mugimenduak egon ziren autonomiaren alde, eta 1936ko ekainean, Caspen Estatutuaren aurreproiektu bat onetsi zen. Kanarietan, 1931ko irailaren 27an biltzar bat egin zen lurraldearen egitura aztertzeko, eta uztailaren 15ean Kanarietako bi probintzietako agintariak bildu ziren Kanarietarako Estatutu politiko-administratibo bat idazteko. 1936ko uztailean uhartearteko mankomunitateak bildu ziren Estatutuaren behin betiko testua idazteko, baina altxamendu frankistak prozesua bertan behera utzi zuen. Balear uharteetan, Balearretako Diputazioko lehendakariak deitutako biltzarrak, 1931ko uztailaren 23an, Mallorcako eta Eivissako Estatutuaren proiektua adostu zuen. Proiektu hori bertan behera geratu zen aurrerago, baina 1936an prozesuari berriro heldu zitzaion. Andaluzian, Diputazio Probintzialak 1932ko otsailaren 26an bildu ziren, eta Estatutuaren proiektu bat onetsi zuten, baina probintzia guztietan ez zen babestu. Kordoban 1933an egindako biltzarrean berriro ahalegindu ziren, baina porrot egin zuten, nahiz eta testu horri Blas Infantek 1936an berriro heldu. Valentzian, Partido Radical Blasquista alderdiak Estatutuaren aurreproiektu bat egin zuen 1931ko uztailaren 11n, eta 1936an beste proiektu batzuk aurkeztu ziren, nahiz eta horiek ere aurrera ez egin. Gaztelan, 1931tik 1936ra Estatutuaren zenbait proiektu formulatu zituzten pertsona eta agintari askok, baita CEDAko diputatuek ere, eta nekazariak Gaztela bientzat eta Leonentzat Estatutuaren aurreproiektu bat egiten hasi ziren. Asturietako printzerrian, Sabino Ă lvarez GendĂn legelariak 1932an 142
Konstituzio zuzenbidearen.indd 142
12/11/07 11:49:26