handiz. Berehala koalizioko behin-behineko gobernua, Eusko Jaurlaritza, eratu zuen alderdi hauetako kideekin: EAJ, PSOE, Izquierda Republicana, Unión Republicana, Acción Nacionalista Vasca eta Partido Comunista de Euzkadi. Gobernu horrek Bilbo 1937ko ekainean tropa frankisten esku erori arte iraun zuen. 4.4. Galiziako Estatutuaren proiektua Galiziako Estatutuari dagokionez, herritarrek plebiszituan aldeko botoa eman zioten eta Gorteetaraino iritsi zen, baina azken horiek ezin izan zuten onetsi gerra zibila zela eta. Estatutuaren aldeko lehenengo biltzarra Coruñan egin zen, 1931ko ekainaren 4an, eta han lau proiektu aurkeztu ziren (Federación Republicana Gallega alderdiarena, eta horretan ORGA —Organización Regional Autonomista Gallega— nagusi zen; Galiziako Gaien Mintegiarena, Galiziak Madrilen zuen Idazkaritzarena eta Galiziako Gaien Institutuarena —Coruñakoa—). Lehenengoak, Federación Republicana Gallega alderdiak egindakoak, hain zuzen ere biltzarrak eztabaidatu zuen testuak, Galiziako Errepublika Federalaren barruan estatu moduan eratzea defendatzen zuen. Biltzar horretan, proiektu hau gehigarri batzuekin onetsi, eta Galiziako udaletara, diputazioetara eta gainerako erakundeetara bidali zen, euren iritzia eman zezaten. Hala ere, muturrekoak eta autonomiaren aurkakoen mendeko erakunde batzuk aurka azaldu ziren. Horrez gain, Gorteetako gutxiengo galiziarra zatitu egin zen: batzuek jokabide federala babesten zuten (gailegistak), eta besteek Konstituzioan diseinatutako estatu integrala (ORGA). Coruñako testua ahaztu egin zen, baina Konstituzioa onetsi aurretik Galiziako parlamentariek Gorteetan egindako beste proiektu batek argia ikusi zuen: hasierako proiektua Konstituzioko manu ezagunetara egokitu zen, baina sozialistak eta muturrekoak aurka agertu zirenez, porrota izan zuen. Konstituzioa onetsi ondoren, prozesu osoak Konstituzioak ezarritako diseinura egokitu behar zuen. Horrenbestez, Santiagoko Udalak Galiziako udalen biltzarra deitu zuen 1932ko uztailaren 3an. Biltzar horrek izendatu zuen Estatutuaren proiektu berria idatziko zuen batzordea, ORGAko bi kidek, lau gailegistek eta hiru erregionalista historikok osatua. Irailaren 4an proiektua idatzita zegoen, eta horren inguruko eztabaida publikoa egin zen. Galiziako Udalen Biltzarra Santiagon egin zen abenduaren 17tik 19ra, eta testua onetsi zuen, Konstituzioaren 12. artikuluan eskatutakoaren arabera; horrenbestez, aurreproiektua behin betiko proiektu bihurtu zen aldaketa gutxi batzuekin. Hurrengo urratsa plebiszitua zen. Atzeratze-etapa baten ostean (Gobernazio ministroa Casares Quiroga ORGAko burua izan arren), Gobernuak kasuan kasuko dekretua onetsi zuen, 1933ko maiatzaren 27an. 140
Konstituzio zuzenbidearen.indd 140
12/11/07 11:49:25