Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 132

erregelamenduak eman zitzakeen, betearazpen hori erregio-agintariei egokitu arren. Bestalde, 21. artikuluan ezarri zen Estatuko zuzenbideak lehentasuna zuela erregioetako zuzenbidearen gainetik, azken horien eskumen esklusibokoak ez ziren arlo guztietan; eta, amaitzeko, 22. artikuluan ezarri zen autonomia-erregio bat osatzen zuen edozein probintziak bere araubideari uko egin ahal ziola eta estatu zentralari zuzenean lotutako probintziaren araubidera itzuli, udal gehienek hala erabakiz gero eta, gutxienez, probintzia horretako hautesleen bi herenek hala onetsiz gero. II. Errepublikan, Konstituzioaren 12. artikuluan ezarritako plebiszituaren mende jarritako estatutuetatik katalana eta euskalduna soilik sartu ziren indarrean, eta gerra zibila zela-eta, Gorteek ezin izan zuten Galiziakoa onetsi. 4.2. Kataluniako 1932ko Estatutua Kataluniari dagokionez, 1930eko abuztuan, Donostiako Itunean, Estatutua onestearen gaia sartu zen. Urte bereko apirilaren 14an, Madrilen Errepublika aldarrikatu baino ordu batzuk lehenago, Françesc Macià k Estatu Katalana aldarrikatu zuen Bartzelonan. Horrek gatazka handia eragin zuen, eta negoziazioaren bidez ebatzi zen. Azkenean, Generalitate izen historikoa erabiltzea hautatu zen, eta berehala ekin zitzaion Estatutuaren eraketa-prozesuari. Generalitatearen 1931ko apirilaren 28ko dekretuak, Generalitateko behin-behineko Gobernua egituratzen zuenak, Estatutua egiteko arauak ere ezarri zituen. Kataluniako Generalitateko behin-behineko Diputazioak, Kataluniako Udaletako ordezkariek eratuak, lantalde bat eratu zuen eta horrek, Biltzarra ordezkatuz eta Generalitatearen behin-behineko Gobernuarekin batera, Estatutuaren proiektu bat formulatu zuen eta Katalunian plebiszitu bat antolatu; ondoren Errepublikako Gorte konstituziogileetan aurkeztu zuen. Bestalde, Errepublikako behin-behineko Gobernuaren 1931eko maiatzaren 9ko dekretuak Estatutuaren proiektuan jaso beharrekoa ezarri zuen, hots, Errepublikari eta Kataluniari erreserbatutako eskumenak, eta behin-behineko Diputazioak Estatutua onetsi ondoren testua udalen plebiszitupean jarriko zela eta, ondoren, erreferenduma egingo zela Katalunian. Ildo beretik, Generalitatearen maiatzaren 15eko dekretua aldarrikatu zen. Kataluniako behin-behineko Diputazioko diputatuak hautatzeko hauteskundeetan (eta ekainaren hasierako hauteskunde osagarrietan), maiatzaren 24an, Kataluniako Esquerra Republicana alderdiaren garaipena erabatekoa izan zen. Biltzarra ekainaren 9an bildu ondoren, Estatutuaren aurreproiektua idatzi zuen batzordea izendatu zen, Generalitateko eta Diputazioko lehendakariek eta biltzarrak hautatutako hamaika diputatuk eratua. Ekaina132

Konstituzio zuzenbidearen.indd 132

20/11/07 16:49:01


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.