eta ikusiko dugunez, Sanjurjo militarrak 1932an egindako altxamendu hutseginaren ondoren azkartu egin zen. Lege horrek jabetza oso handiak ukitzen zituen, baita nobleen lurrak eta modu sistematikoan errentan emandakoak ere, eta xedea absentismoa geldiaraztea zen. Nekazariei lur horietan ezartzeko baimena ematen zitzaien, horien gaineko gozamena emanda baina ez jabetza, azken hori estatuak gordetzen baitzuen iruzurrak saihesteko. Baina arazo larriak eragin zituen: errentan emandako lur guztiak salbuespenik gabe desjabetzeak jabe txiki batzuei ere kalteak eragin zizkien, horietako batzuk hirira lan bila joanda baitzeuden eta lurrak emandako diru osagarriaren beharra baitzuten; herriak inguratzen zituzten neurri ertaineko lurrei buruzko klausulek eragin handiagoa izan zuten adibidez Galizian Andaluzian baino, kalte gehiago egin zituzten minifundioetan latifundioetan baino; gainera, laborantza ureztatuak soilik arautzen zituenez, jabe handiek basoen eta abereen gaineko botereari eutsi zioten, eta legea herrialde osoan aplikatu zenez eta ez probintzia latifundistetan bakarrik —horietan zegoen benetako arazoa—, prozesuko gastuek eta funts nahikoa ez izateak prozesua asko zaildu zuten. Akats horiek guztiak izan arren, Espainiako historian nekazaritza eraldatzeko egin zen ahaleginik garrantzitsuena izan zela onartu behar da. Baina kontserbadoreek boterea eskuratu zutenean, 1932ko Legea Eraldatzeko Lege bat onetsi zuten 1935ean, lehenengo legearen neurri nagusiak deuseztatuz. Hori dela eta, 1935eko Legeari «nekazaritzako kontrarreforma» esan zitzaion, kolonoak askatasunez kaleratzea baimendu eta desjabetutako lur asko itzuli zituelako. Azkenean, 1936an, Frente Popularreko Gobernuak nekazaritza-eraldaketarako neurriak indarrean jarri zituen berriro, baina gerra zibilak arlo horretako aurrerakuntza guztiak eragotzi zituen. Amaitzeko, II. kapitulua hezkuntza eta kultura arloko eskubideei buruzkoa zen. 45. artikulua estatuko historia- eta arte-ondarea babesteari buruzkoa zen, eta 48. artikulutik 50.era hezkuntzari eta kulturari buruzko guztia arautu zen: irakaskuntza laikoa ezarri eta lehen mailako irakaskuntza publikoa, doakoa eta nahitaezkoa zela adierazi zen. Era berean, irakasleen funtzionario-izaera, katedra-askatasuna eta estatuak tituluak emateko zuen eskumena ezarri ziren, eta geroko lege batera igorri zen Instrukzio Publikoa zehatz arautzea (mailak, eskolatze-aldiak, ikasketa-planak, hezkuntzazentro pribatuak baimentzea, etab.). Horrez gain, irakaskuntza autonomiaerregioetako hizkuntza ofizialetan antolatzea baimendu zen, eta estatuak kultura espainiarra kanpoan hedatzeko zuen konpromisoa ere jaso zen. 3. Konstituzio-organoak a) Gorteak: Konstituzioak IV. tituluan ganbera bakarreko Gorteak jaso zituen (Diputatuen Kongresuarekin identifikatzen dira). Konstituzio117
Konstituzio zuzenbidearen.indd 117
12/11/07 11:49:21