Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 108

zen). Izatez, urriaren erdialdean, erlijio-gaiari lotutako polemikaren eraginez, diputatu katoliko batzuek Kongresua utzi zuten protesta moduan, eta behin-behineko Gobernuan ere dimisioak egon ziren, esaterako: Miguel Maura eta Alcalá Zamora bera; azken hori Manuel Azañak ordeztu zuen Gobernuaren buruzagitzan. Behin-behineko Gobernuak lortu zuen Kongresuak Errepublikaren Defentsa Legea, 1931ko urriaren 21ekoa, onestea —gero iruzkinduko dut—. Azaroan Alfontso XIII.a errege erbesteratuaren aurkako Salaketa Akta onetsi zen: goi mailako traizioaren erruduna izatea leporatu zitzaion, titulu eta eskubide guztiak kendu zitzaizkion, eta ondasun guztiak inkautatu. Azkenean, Konstituzioari buruzko eztabaidak aurrera egin zuen, testua 1931ko abenduaren 9an onetsi zen arte. 2. Ezaugarriak 1931ko testua Espainiako konstituzio-historian inguruko beste konstituzio demokratiko batzuekin hoberen pareka daitekeen konstituzio-testua da (nola ez, 1978ko Konstituzioa alde batera utzita). Balio juridiko handiko testua da, legegintza-teknika egokia du, luzera ertaina (125 artikulu eta bi xedapen iragankor ditu, bederatzi titulutan bilduta), eta ondoko konstituzio hauen eragin nabarmena du: Alemaniako 1919koa, Weimar-ena (Parlamentu-sistemaren diseinuari dagokionez); Austriako 1920koa (konstituziojustiziaren ereduan argi ikus daitekeena); Mexikoko 1917koa (batez ere ekonomia- eta gizarte-eskubideak jasotzeko modu zabalari dagokionez). Berrikuntza garrantzitsuak ditu, esaterako, boterea lurraldean banatzeko sistema («Estatu integral» izenekoa, eredu zentralizatu eta federalaren arteko eredu erregionala) eta Konstituzio Bermeen Auzitegia (Konstituzioan lehenengoz sartu zen Konstituzio Auzitegia, hurrengo hauek egiteko eskumenarekin: legeen konstituziotasuna kontrolatzea, Estatuaren eta erregio autonomoen arteko eta azken horien arteko eskumen-gatazkak konpontzea, oinarrizko eskubideak babestea eta nazioko goi karguen erantzukizun kriminala adieraztea). Horrez gain, Espainiako konstituzio-historian ezagunak ziren baina ahaztuta zeuden erakundeei berriro heldu zien, besteak beste, «Diputazio Iraunkorrari». Testuaren 125. artikuluan Konstituzioa eraldatzeko prozedura ezarri zen, eta Gobernuak edo diputatuen laurdenak eskatuta abian jar zitekeen. Eraldaketa-proposamenak eraldaketak ukitutako artikulua edo artikuluak adieraziko zituen, legeetarako ezarritako prozedura erabiliz, hots, diputatuen bi herenen aldeko botoa (testuaren indarraldiko lehenengo lau urteetan) edo erabateko gehiengoa (behin epe hori igarota) behar ziren. Eraldaketa Gorteetan onestean, Gorteak modu automatikoan desegiten ziren, eta bi hilabeteko epean Gorte berrietarako hauteskundeak deitu behar zi108

Konstituzio zuzenbidearen.indd 108

12/11/07 11:49:20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu